Azaroko azken larunbata gorriz seinalatutako eguna da Goizuetan. Azienda, artisau eta nekazaritza feria ospatzen dute egun horretan eta aurten, azaroaren 25ean egokitu da. XIX. edizioa izanen da larunbatekoa eta goizeko 10:00etan hasi eta ordu ttikiak arte luzatuko da festa. Aziendak ikusi, postuz postu bueltaxka eman, dantzariekin eta trikitilariekin gozatu eta eguerdian, artzain txakurren erakustaldia izanen dute Barrenetxeko belasoan. Gero, bazkaria izanen dute eta arratsaldean eta Matraka elektrotxarangak alaituko du iluntzea.
Zaldubi Ikastolak antolatutako ekitaldira gonbidatuak daude Xibero, Baxenabarre eta Lapurdiko kantuzaleak, baita nafarrak ere
Zaldubi Ikastolak antolatutako ekitaldirako erreserbak hilaren 19ra bitarte egin daitezke
Malerrekako Mankomunitateak eta Donamariako Udalak antolatuta 'Kilimaterioa' ikuskizuna izanen dute larunbatean, hilaren 25ean, 19:00etan herriko ostatuko terrazan. Bertsoa eta bakarrizketa uztartzen dituen ikuskizuna da Kilimaterioa. Kaitin Allende ariko da bakarrizketak egiten, eta Oihane Perea, Irati Anda eta Iratxe Ibarra bertsotan.
Irailaren 20tik abenduaren 20ra emanen dute, asteazken arratsaldetan Eskola ttikin eta hilaren 16ra arte eman daiteke izena
Ikustekoa baino, entzutekoa izanen da bihar hasi eta abenduaren 3an Berako Labiaga ikastolako Areto Nagusian egonen den erakusketa. Xabier Erkizia soinu artistak 'Zaratak ez du izenik' izeneko erakusketa paratuko du. Erakusketa larunbatetan eta igandetan ikusten ahal da 16:00etatik 20:00etara.
Lesakako Koskontako bideo udal aretoan eginen dituzte lau saioak eta izena eman daiteka azaraoren 2ra arte
Ortzirale arratsaldean eta larunbat goizean Arizkunenean izanen da tailerra.
Larunbatean frantsesez eta euskaraz aurkeztuko dute eta igandean euskaraz bakarrik
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |