Baztandarren lekukoa hartu dute Malerrekan eta azaroaren 17an, ortzirale honetan, ospatuko dituzte Doneztebeko Feriak. Urteroko errezeta bera baliatu du Doneztebeko herriak egitaraua osatzeko garaian; osagaiak kalitatezkoak direnean, emaitza ona ziurtatuta dagoelako.
Haurrei zuzendutako Liburu sendalaria antzezlana eskainiko dute azaroaren 17an, 17:30ean udaletxeko batzar aretoan. Mundu osoan zehar liburuak konpontzen dituen neska baten istorioa taularatuko du Ainhoa Ruiz aktoreak. Integrazioa, inklusioa eta errespetua lantzen dituzten kontakizunak aditu ahal izanen diuzte bertaratzen direnek.
Bortz aizkolari eta txapel bakarra jokoan. Azaroaren 17an Ezkurra pilotalekuan erabakiko dute nor izanen den Nafarroako I. Mailako Aizkora Txapelketako irabazlea. Lekunberrin egindako finalaurrekoan erabaki zen nork osatuko duen finaleko boskotea. Bi izanen dira eskualdeko ordezkariak Jon Rekondo leitzarra eta Joxean Etxeberria zigatarra. Horiekin batera, Iker Vicente, Ibai Soroa eta Txomin Amundarain ariko dira txapel beltza eskuratzeko lehian 18:00etatik aurrera.
'Isildutako eskuak' liburuaren aurkezpena izanen da ortziralean, hilaren 17an, Etxalarko Pello Apezetxea Kultur Etxean 19:00etan. Jon Abril Olaetxeak idatzi du liburua eta egilea bertan izanen da aurkezpenean eta galderak egiteko aukera ere izanen da. 1936ko gerra ondoko hamaika lanbidetako hamalau emakumeren istorioak, bizipenak eta oroitzapenak bildu ditu Abrilek liburuan
Azaroaren 30eko greba feministaren harira, Berako zaintzaileen testigantzak biltzeko solasaldia antolatu dute ortziralean Beran. Hainbat zaintzaile mintzatuko dira, eta Maider Iantzi izanen da da gidaria. Hitzordua 19:30ean izanen da Berako Kultur Etxean.
Irailaren 20tik abenduaren 20ra emanen dute, asteazken arratsaldetan Eskola ttikin eta hilaren 16ra arte eman daiteke izena
Ikustekoa baino, entzutekoa izanen da bihar hasi eta abenduaren 3an Berako Labiaga ikastolako Areto Nagusian egonen den erakusketa. Xabier Erkizia soinu artistak 'Zaratak ez du izenik' izeneko erakusketa paratuko du. Erakusketa larunbatetan eta igandetan ikusten ahal da 16:00etatik 20:00etara.
Aurtengo pintxoek bakailaoa eta patata nahitaez erabili behar dute eta pintxo onena bozkatzen dutenen artean Mutrikuko Haitzalde agroturismoan egonaldia zozketatuko dute
Lesakako Koskontako bideo udal aretoan eginen dituzte lau saioak eta izena eman daiteka azaraoren 2ra arte
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |