Landa industriagunean dagoen Mimukai garapen zentroak azaroaren 10ean irekiko ditu ofizialki ateak. Goizean hasi eta iluntzera arte, hainbat hitzaldi eta formazio-saio antolatu dituzte; lehendabiziko momentutik eragiten hasteko.
Udaletxeko ganbaran bilduko dira ostiralean, hilak 10, 18:30ean. Aurkeztutako estatutuak onartu aurretik ekarpenak egiteko aukera izanen dute batzordeko kideek. Behin behineko zuzendaritza ere izendatuko dute.
Euskarabideak antolatutako Gora Gora Fest euskarazko kultur zikloaren barrenean, gazteentzako antzerkia izanen da ortziralean Legasan. 'Ez dago kutxarik niretzat' izena du antzerkiak, eta 12 urtetik gorako gazteei bideratua dago. 18:30ean izanen da eskolako ganbaran.
Azaroaren 10ean, ostiralean, bertsoak, pintxoak eta poteak nahasiko dituzte Tifanitxon. Goizuetako Emakume Taldeak pintxo-potea antolatu du bertsolariekin. 18:30ean hasita Maddi Aiestaran, Aissa Intxausti eta Eli Pagola ariko dira kantuan.
Eguberrietarako hilabete baino gehiago falta den arren, dagoeneko Olentzero eta Diostesalve prestatzen hasiak dira Beran.
Irailaren 20tik abenduaren 20ra emanen dute, asteazken arratsaldetan Eskola ttikin eta hilaren 16ra arte eman daiteke izena
Ikustekoa baino, entzutekoa izanen da bihar hasi eta abenduaren 3an Berako Labiaga ikastolako Areto Nagusian egonen den erakusketa. Xabier Erkizia soinu artistak 'Zaratak ez du izenik' izeneko erakusketa paratuko du. Erakusketa larunbatetan eta igandetan ikusten ahal da 16:00etatik 20:00etara.
Saharako Kabiak elkarteak beraien lana ezagutarazteko eta Saharako errefuxiatu-eremuetako liburutegiekin lankidetzan aritzeko Nafarroako Liburutegi Sareko zortzi liburutegira hurbildu nahi du ikasturte honetan, Liburutegi Zerbitzuaren proiektuaren barrenean. Lesakako liburutegian Bubisher. Tindufeko errefuxiatuen kanpamentuetako liburutegiak erakusketa ikusgai izanen da urriaren 13tik azaroaren 10era.
Aurtengo pintxoek bakailaoa eta patata nahitaez erabili behar dute eta pintxo onena bozkatzen dutenen artean Mutrikuko Haitzalde agroturismoan egonaldia zozketatuko dute
Azaroko bigarren asterako, proposamen berezia ondu du LeitzEko Kontsumo Taldeak, udalen eta Areso eta Leitzako baserritarren laguntzarekin. Izan burujabe zikloa antolatu dute eta elikadura eta energia kontsumoa ardatz hartuta, tailerrak, solasaldiak... eskainiko dituzte azaroaren 7tik 12ra. Zikloari bukaera emateko, bertako produktuen azoka eginen dute azaroko bigarren igandean.
Ortziralean herri bazkaria izanen dute Andoni Egaña eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariekin San Martin bestak ospatuko dituzte Aurtitzen. Ohi bezala, egitarau zabala prestatu dute ortzegun arratsaldeko txupinazoarekin hasi eta igande arratseko patata tortilla eta pintxo lehiaketara bitarte.
Lesakako Koskontako bideo udal aretoan eginen dituzte lau saioak eta izena eman daiteka azaraoren 2ra arte
Ortzirale honetan, azaroaren 10, gizonezkoei zuzendutako maskulinitate tailerra eginen dute Lesakan. Tailerra Eihera elkartearen eskutik eginen dute Lesakako Udalaren Koskontako Bideko Aretoan (Koskontako bidea 7), 17:00etan hasiko da eta arratsalde osokoa izanen da.
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |