Azaroaren 9an, ortzegunean 12:00etatik 13:30era emanen dute Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko tailerrekin segitzen dute udazkenean ere. Urriaren 19an izan zuten lehenbizikoa eta azaroaren 9an izanen dute hurrengoa, oraingoan, berriki Sortze berri bat. Indarkeria obstetrikorik gabea liburua argitaratu duen Estitxu Fernandez Maritxalar gonbidatu bereziarekin. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.
Hezkuntza emozionalari eta gatazkak konpontzeari buruzko haurrentzako tailerra eginen dute ortzegunean, hilaren 9an, 17:00etan liburutegian. 7 eta 10 urte arteko haurrei bideratua izanen da.
«Ikasturtea hasi dugu eta mahai gainean dauden erronka eta proiektuen inguruan ideiak elkartrukatzeko» tartea hartu nahi du Lesakako EH Bilduk. Ikasturte berriko erronkak aztertzeko herri batzarra eginen du azaroaren 9an, ortzegunean 18:30ean Arrano elkartean.
Indianoak dokumentala aurkeztuko dute A-Marie Jeannou eta Siefried Wapplerrek, Larreko aretoan azaroaren 9an, ortzegunean, 19:00etan, urririk. Angeluko Ibaialde elkarteak eta Montrealeko Euskal Etxeak, San Lorenzo ibaian gaindi eraman abentura hizpide du ikus-entzunekoak.
Sara Fontán eta Edi Pouk osatzen dute Los Sara Fontán taldea, eta ortzegunean, azaroaren 9an, Berako Kataku ostatuan izanen dira. 20:00etan izanen da emanaldia, eta sarrera debalde izanen da.
Irailaren 20tik abenduaren 20ra emanen dute, asteazken arratsaldetan Eskola ttikin eta hilaren 16ra arte eman daiteke izena
Ikustekoa baino, entzutekoa izanen da bihar hasi eta abenduaren 3an Berako Labiaga ikastolako Areto Nagusian egonen den erakusketa. Xabier Erkizia soinu artistak 'Zaratak ez du izenik' izeneko erakusketa paratuko du. Erakusketa larunbatetan eta igandetan ikusten ahal da 16:00etatik 20:00etara.
Saharako Kabiak elkarteak beraien lana ezagutarazteko eta Saharako errefuxiatu-eremuetako liburutegiekin lankidetzan aritzeko Nafarroako Liburutegi Sareko zortzi liburutegira hurbildu nahi du ikasturte honetan, Liburutegi Zerbitzuaren proiektuaren barrenean. Lesakako liburutegian Bubisher. Tindufeko errefuxiatuen kanpamentuetako liburutegiak erakusketa ikusgai izanen da urriaren 13tik azaroaren 10era.
Aurtengo pintxoek bakailaoa eta patata nahitaez erabili behar dute eta pintxo onena bozkatzen dutenen artean Mutrikuko Haitzalde agroturismoan egonaldia zozketatuko dute
Azaroko bigarren asterako, proposamen berezia ondu du LeitzEko Kontsumo Taldeak, udalen eta Areso eta Leitzako baserritarren laguntzarekin. Izan burujabe zikloa antolatu dute eta elikadura eta energia kontsumoa ardatz hartuta, tailerrak, solasaldiak... eskainiko dituzte azaroaren 7tik 12ra. Zikloari bukaera emateko, bertako produktuen azoka eginen dute azaroko bigarren igandean.
Ortziralean herri bazkaria izanen dute Andoni Egaña eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariekin San Martin bestak ospatuko dituzte Aurtitzen. Ohi bezala, egitarau zabala prestatu dute ortzegun arratsaldeko txupinazoarekin hasi eta igande arratseko patata tortilla eta pintxo lehiaketara bitarte.
Lesakako Koskontako bideo udal aretoan eginen dituzte lau saioak eta izena eman daiteka azaraoren 2ra arte
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |