Igande honetan zineak hartuko du Leitzako Herri Aretoko protagonismoa. Alde batetik, Maska: Basoaren zaindaria filma eta bestetik, Ainarak dokumentala ikusteko aukera izanen da. Bestalde, webgunea estreinatu dute eta zine bonuak gaurtik aurrera eskuragarri daude.
Irailaren 4tik urriaren 3ra, astelehen eta astearte arratsaldetan emanen dute Harriondoan Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak, Lesakako udalaren eta Caixaren babesarekin antolatutako informatika ikastaroan izena emateko azken eguna abuztuaren 31, ortzeguna, da. Jubilatuen ostatuan eman behar da izena eta bazkideek 30 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 50 euro.
Irailaren 20tik abenduaren 20ra emanen dute, asteazken arratsaldetan Eskola ttikin eta hilaren 16ra arte eman daiteke izena
Berriz ere San Migel bestak gogotsu ospatuko dituzte Urrozen irailaren 28tik urriaren 2ra. Beti bezala, egitarau zabala izanen dute, ortzegun arratsaldeko, haur joko, txupinazo eta kalejirarekin abiatu eta hondar eguneko dantza saio, aizkora eta harri-jasotzaile erakustaldia eta tortilla eta postre lehiaketara bitarte. Egun handian herriko haurren dantza saioa, paella jatea eta Hago Silik taldearen kontzertua izanen dituzte.
Larunbatean xerrikume errearen bazkaria eta arratsean elektrotxaranga eta kontzertuak izanen dituzte
Asteburu honetan Kataluniatik etorritako Colla castellera Xics de Granollers castellersak izanen dira Lesakan. Irailaren 30ean, larunbatean 12:00etan tailerra izanen dute Plaza Zaharrean, Katalunian hain ezagunak diren giza-dorre horiek nola lantzen, prestatzen eta egiten dituzten erakusteko eta urriaren 1ean, igande eguerdian, emanaldia eskainiko dute toki berean.