Lesakako Udalaren eta herriko ekoizleen, artisauen eta komertzioen arteko elkarlanari esker merkatu ttikia eginen dute larunbatean, irailaren 30ean, Lesakako Beheko Plazan. 10:00etatik 14:3eara hainbat lan eta produktu ikusteko eta erosteko aukera izanen da. «toki ttikietan gauza handiak gertatzen direlako».
Irailaren 30ean solasaldia emanen du Asier Gomez paleontologoak, Ondarearem Europako Jardunaldien barrenean
Mus txapelketa, bazkaria eta Modestorekin musika izanen dute
Ondarearen Europako Jardunaldiaren barrenean, larunbatean 11:00etan gaztelaniaz eta 17:00etan euskaraz
Gure Txokoa Dantza Taldeak antolatuta, asteburu honetan Portugal iparraldeko Sao Pedro de Casteloes herriko dantzariak Beran izanen dira dantzan.
Larunbatean 19:30ean hasiko da emanaldia elizan eta Lesakako bandako hiru tronpetista ere ariko dira, organoa zaharberritu ondotik eginen den lehen emanaldian
Hilabete honetan bi erakusketa izanen dira ikusgai Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Lehenbizikoa Pedro Arizkurenen pintura erakusketa izanen da, irailaren 1etik 30era zabalduko dena. Asteartetik igandera egonen da irekia, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era.
Irailaren 4tik urriaren 3ra, astelehen eta astearte arratsaldetan emanen dute Harriondoan Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak, Lesakako udalaren eta Caixaren babesarekin antolatutako informatika ikastaroan izena emateko azken eguna abuztuaren 31, ortzeguna, da. Jubilatuen ostatuan eman behar da izena eta bazkideek 30 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 50 euro.
Irailaren 20tik abenduaren 20ra emanen dute, asteazken arratsaldetan Eskola ttikin eta hilaren 16ra arte eman daiteke izena
Berriz ere San Migel bestak gogotsu ospatuko dituzte Urrozen irailaren 28tik urriaren 2ra. Beti bezala, egitarau zabala izanen dute, ortzegun arratsaldeko, haur joko, txupinazo eta kalejirarekin abiatu eta hondar eguneko dantza saio, aizkora eta harri-jasotzaile erakustaldia eta tortilla eta postre lehiaketara bitarte. Egun handian herriko haurren dantza saioa, paella jatea eta Hago Silik taldearen kontzertua izanen dituzte.
Larunbatean xerrikume errearen bazkaria eta arratsean elektrotxaranga eta kontzertuak izanen dituzte
Asteburu honetan Kataluniatik etorritako Colla castellera Xics de Granollers castellersak izanen dira Lesakan. Irailaren 30ean, larunbatean 12:00etan tailerra izanen dute Plaza Zaharrean, Katalunian hain ezagunak diren giza-dorre horiek nola lantzen, prestatzen eta egiten dituzten erakusteko eta urriaren 1ean, igande eguerdian, emanaldia eskainiko dute toki berean.