Hitzaztanak eta Besarkitzak izeneko bi tailer eginen dituzte heldu den ortzegunean, irailaren 28an, Doneztebeko liburutegian. Horietako bat 5 eta 8 urte bitarteko haurrendako izanen da eta bertzea 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoendako.
Ortzegunean 17:30ean emanen dute hitzaldia Koskontako bideko erabilera anitzeko udal aretoan
Marie Ledun, Caryl Ferey, Hervé Le Corre eta iaz Valentine Imhof eleberri beltzen idazleei harrera egin ondotik, Senpereko mediatekak topaketa berri bat antolatu du. Bosgarren urte honetan Sophie Hénaff polizia eleberri idazlea etorriko da. Irailaren 28an, ortzegunean 19:00etatik goiti izanen da Senpereko mediatekan.
Hilabete honetan bi erakusketa izanen dira ikusgai Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Lehenbizikoa Pedro Arizkurenen pintura erakusketa izanen da, irailaren 1etik 30era zabalduko dena. Asteartetik igandera egonen da irekia, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era.
Irailaren 4tik urriaren 3ra, astelehen eta astearte arratsaldetan emanen dute Harriondoan Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak, Lesakako udalaren eta Caixaren babesarekin antolatutako informatika ikastaroan izena emateko azken eguna abuztuaren 31, ortzeguna, da. Jubilatuen ostatuan eman behar da izena eta bazkideek 30 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 50 euro.
Irailaren 20tik abenduaren 20ra emanen dute, asteazken arratsaldetan Eskola ttikin eta hilaren 16ra arte eman daiteke izena
Berriz ere San Migel bestak gogotsu ospatuko dituzte Urrozen irailaren 28tik urriaren 2ra. Beti bezala, egitarau zabala izanen dute, ortzegun arratsaldeko, haur joko, txupinazo eta kalejirarekin abiatu eta hondar eguneko dantza saio, aizkora eta harri-jasotzaile erakustaldia eta tortilla eta postre lehiaketara bitarte. Egun handian herriko haurren dantza saioa, paella jatea eta Hago Silik taldearen kontzertua izanen dituzte.