Aitor Zelaiari eta Galder Barbadori elkartasuna adierazteko, elkarretaratzeak eginen dituzte gaur 18:00etan Leitzako plazan eta 19:30ean Elizondoko plazan, Ankerkeriari Stop dinamikaren barrenean. Ertzaintzak 2019ko otsailean atxilotu zituen Zelaia eta Barbado, eta berriki jaso dute lau urtez espetxera sartzeko agindua.
Lesakako udalak antolatuta, sanferminetako balorazio bilera irekia eginen dute irailaren 25ean, astelehenean 19:00etan hasita udaletxean.
Hilabete honetan bi erakusketa izanen dira ikusgai Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Lehenbizikoa Pedro Arizkurenen pintura erakusketa izanen da, irailaren 1etik 30era zabalduko dena. Asteartetik igandera egonen da irekia, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era.
Irailaren 4tik urriaren 3ra, astelehen eta astearte arratsaldetan emanen dute Harriondoan Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak, Lesakako udalaren eta Caixaren babesarekin antolatutako informatika ikastaroan izena emateko azken eguna abuztuaren 31, ortzeguna, da. Jubilatuen ostatuan eman behar da izena eta bazkideek 30 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 50 euro.
Irailaren 20tik abenduaren 20ra emanen dute, asteazken arratsaldetan Eskola ttikin eta hilaren 16ra arte eman daiteke izena