Irailaren 9an izanen da estalpean, Zubietako udalak antolatuta, baina irailaren 7a baino lehen eman behar da izena
'Xaretatik Ameriketarat' leloarekin hainbat ekitaldi eginen dituzte eta liburua eta elkartearen ikur berria ere aurkeztuko dituzte Larunbat honetan, irailaren 9an, Urdazubin ospatuko da Euskal artzainak Ameriketan eguna. Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak Xaretatik Ameriketarat leloarekin izendatutako egunak, sorterritik urrun joan ziren Euskal Herriko xoko anitzetako jendea bilduko du.
Udako etenaldiaren ondotik, larunbatean, hilaren 9an, eginen dute Beran bertako ekoizleen merkatua. 10:30ean hasiko da merkatua eta 13:30ean bukatu eta Beralandetan eginen dute. Eguraldi ona bada kanpoan, eta txarra bada barrenean.
Uda sasoiaren ondotik, kultur programazioa berrartuko du Berako Kataku ostatuak. Larunbatean, 22:00etan, izanen da lehen kontzertua eta ibilbide luzeko Balerdi Balerdi taldeak emanen du.
Hilabete honetan bi erakusketa izanen dira ikusgai Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Lehenbizikoa Pedro Arizkurenen pintura erakusketa izanen da, irailaren 1etik 30era zabalduko dena. Asteartetik igandera egonen da irekia, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era.
Irailaren 4tik urriaren 3ra, astelehen eta astearte arratsaldetan emanen dute Harriondoan Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak, Lesakako udalaren eta Caixaren babesarekin antolatutako informatika ikastaroan izena emateko azken eguna abuztuaren 31, ortzeguna, da. Jubilatuen ostatuan eman behar da izena eta bazkideek 30 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 50 euro.
Arizkunenea kultur etxean izanen dira ikusgai irailaren 4tik 10era
Ortzegun arratsean botako dute txupinazoa eta igandean aizkora apustua eta herri bazkaria izanen dute
Bortz egunez klase anitzetako musikaz gozatzeko aukera izanen da, eta kirolari lotutako hitzordurik ere ez da falta izanen
Larunbat arratsean txupinazoa, ezkila-jotzea eta zopak izanen dituzte eta igandean meza, bazkaria eta dantzaldia