Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Adin Txikikoen Tratu Onen Sareak antolatuta, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako hazkuntza taldea bilduko da astearte arratsaldean Goizuetan. Beste familiekin eta profesionalekin, hainbat gairi buruzko zalantzak argitzeko eta esperientzia pertsonalak partekatzeko aukera izanen da.
Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko bortz tailer eginen dituzte martxotik ekainera bitarte. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.
Laura Gurbindoren eskutik, sendabelar ikastaroa izanen dute Etxalarko Larraburuan, Etxalarko udalak lagunduta. Bi mailako ikastaroak eskainiko dira (biak 32 ordukoak).