Heldu den ekainaren 11n, 18:30ean kontzertu berezia izanen da Doneztebeko Elizan. Mendi abesbatzak zein Ruth Etxebeste eta Amaia Cordoba piano eta organo joleek erlijio-musikako hainbat abesti interpretatuko dituzte.
'Hamar urte, hamaika dinamika' programaren barrenean Kukai dantza konpainiaren ikuskizuna izanen da ekainaren 11n, igandean 19:00etan hasita. Ikuskizunerako sarrerak 10 eurotan salgai daude Lesakako udalaren webgunean
Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko bortz tailer eginen dituzte martxotik ekainera bitarte. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.
Laura Gurbindoren eskutik, sendabelar ikastaroa izanen dute Etxalarko Larraburuan, Etxalarko udalak lagunduta. Bi mailako ikastaroak eskainiko dira (biak 32 ordukoak).