AFAN elkartearen eskutik, Komunikazioa eta dementzia solasaldia emanen dute ekainaren 5ean, astelehenean 19:00etan, Lesakako udalak Koskontako bidea 7ko bigarren solairuan duen aretoan. Ordu inguruko solasaldia gaztelaniaz emanen dute eta sarrera doan izanen da.
Hilabete falta Lesakako Sanferminetarako eta bestak antolatzen segitzeko batzorde irekia izanen dute ekainaren 5ean, astelehenean 19:00etan hasita udaletxeko pleno-aretoan.
Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko bortz tailer eginen dituzte martxotik ekainera bitarte. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.
Laura Gurbindoren eskutik, sendabelar ikastaroa izanen dute Etxalarko Larraburuan, Etxalarko udalak lagunduta. Bi mailako ikastaroak eskainiko dira (biak 32 ordukoak).
Maiatzaren 26an Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako sari banaketarekin hasi eta ekainaren 5eko ogi tailerra bitarte, egunero-egunero izanen da ekitaldiren bat