Baztango Ehiza eta Arrantza kirol elkarteak 75. urteurrena betetzen duela eta, ekainaren 3an Nafarroako Ehiza Eguna Elizondon ospatuko dute, egitarau zabalarekin.
Mendialdeko Azoka Ibiltariak Goizuetan eginen du geldialdia larunbat honetan, ekainaren 3an. Aurreko edizioetan bezala, elikagai ekoizle eta artisauen bilgune bilakatuko da herri ingurua, baina ez da egun horretako hitzordu bakarra izanen. Lehendabiziko aldiz Txondor Eguna antolatu dute herriko txondorgileek.
Iker Zubeldia eta Maialen Akizu bertsolariekin herri bazkaria izanen dute
Iker Zubeldia eta Maialen Akizu bertsolariekin eginen duten herri bazkarirako txartelak maiatzaren 28ra arte eskura daitezke
Entrexatak taldeak emanaldia emanen du larunbatean, ekainaren 3an, Berako Kataku Herri Ostatuan 13:00etan. Lapurdiko zazpi emakumek osaturiko taldea da Entrexatak eta batez ere A Kapela abesten dute.
Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko bortz tailer eginen dituzte martxotik ekainera bitarte. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.
Peito Castelo artista gipuzkoarraren Harri-Hari erakusketa ikusgai izanen da apirilaren 1etik ekainaren 4ra Berako Labiaga ikastolako areto nagusian. Larunbat eta igandetan egonen da irekia aretoa, 16:00etatik 20:00etara.
Laura Gurbindoren eskutik, sendabelar ikastaroa izanen dute Etxalarko Larraburuan, Etxalarko udalak lagunduta. Bi mailako ikastaroak eskainiko dira (biak 32 ordukoak).
Maiatzaren 26an Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako sari banaketarekin hasi eta ekainaren 5eko ogi tailerra bitarte, egunero-egunero izanen da ekitaldiren bat
Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak, udalaren eta Gazte Burrunbaren laguntzarekin, Errekaren Eguna antolatu du ekainaren 3rako. Egitarauaren barrenean aurkeztuko dituzte Doneztebeko erraldoi berriak.
Ekaineko lehen asteburuan ekitaldiz betetako egitaraua antolatu du Altxata elkarteak urteurrena ospatzeko. Gasna eta Artisau Feriaren 30. edizioa eginen dute asteburu honetan.
Aurtengo jardunaldiaren helburua herritarrak plastikoek sortutako kutsaduraren inguruan sentsibilizatzea da