Lesakako Musika Eskolako gazte eta helduen taldeek kontzertua emanen dute maiatzaren 19an, ortziralean 19:00etan hasita Harriondoa kultur etxean.
Asteazkenean Orion izandako hilketa matxista salatzeko karrikara ateratzeko deia egin dute Beran ere. Berako Goldatz Talde Feministak deituta, elkarretaratzea eginen dute bihar, ortziralea, 20:00etan Berako Mukixu zubian 'Erasorik ez, erantzunik gabe' lelopean.
Leitzako Torrean izanen da finala 21:00etan, afaria lehenik eta saioa ondoren. Afarirako sarrerak bukatuak dira jada, baina, afalondoan saioa ikusteko aukera izanen da.
Apuntatzeko epea otsailaren 28an bukatuko da
Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko bortz tailer eginen dituzte martxotik ekainera bitarte. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.
Peito Castelo artista gipuzkoarraren Harri-Hari erakusketa ikusgai izanen da apirilaren 1etik ekainaren 4ra Berako Labiaga ikastolako areto nagusian. Larunbat eta igandetan egonen da irekia aretoa, 16:00etatik 20:00etara.
Laura Gurbindoren eskutik, sendabelar ikastaroa izanen dute Etxalarko Larraburuan, Etxalarko udalak lagunduta. Bi mailako ikastaroak eskainiko dira (biak 32 ordukoak).
Ostiralean 19:00etan eginen den inaugurazioan margolariak bisita gidatua eskainiko du
Herriko gazteek egitarau zabala antolatu dute maiatzaren 17tik 21era:
Donamaria-Gazteluko udalak antolatutako Asteburu kulturala ospatuko dute maiatzaren 19tik 21era.