Sustrai Erakuntza Fundazioko kideekin eta Lesakako Endara Bizirik plataformako kideekin 'Eolikoen aurrean zer?' solasaldia antolatu dute Zubietan. Ondotik, eztabaidarako tartea izanen da. Ostiralean izanen da, 19:00etan, Zubietako eskolan.
Apirilaren 28an, ortziralean, kontrabandoari buruzko 'Contrabando y evasion en el Pirineo Navarro' dokumentala emanen dute Berako Kultur Etxean 19:00etan. Dokumentala gaztelaniaz da.
Azken hilabeteotan berririk izan ez bada ere, Leitzako Energia Komunitatea sortzeko eta lehen proiektua abiatzeko buru-belarri ibili dira lanean. Ostiralean, apirilaren 28an, Herri Aretoan antolatu duten hitzaldian, kooperatiban bazkidetu eta hurrengo hilabeteetan eginen den kiroldegiko lehen proiektuan parte hartzeko baldintzen inguruko informazioa emanen dute.
Apirilaren 1ean, larunbatean 18:00etan eginen dute inaugurazioa eta maiatzaren 14ra bitarte izanen dira ikusgai
Apuntatzeko epea otsailaren 28an bukatuko da
Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko bortz tailer eginen dituzte martxotik ekainera bitarte. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.
Peito Castelo artista gipuzkoarraren Harri-Hari erakusketa ikusgai izanen da apirilaren 1etik ekainaren 4ra Berako Labiaga ikastolako areto nagusian. Larunbat eta igandetan egonen da irekia aretoa, 16:00etatik 20:00etara.
Laura Gurbindoren eskutik, sendabelar ikastaroa izanen dute Etxalarko Larraburuan, Etxalarko udalak lagunduta. Bi mailako ikastaroak eskainiko dira (biak 32 ordukoak).
Ostiralean 19:00etan eginen den inaugurazioan margolariak bisita gidatua eskainiko du
Bortzirietako Bertso Eskolak eta Berako Kultur Batzordeak antolatu dute Baztan-Bidasoko XXXVI. bertsopaper lehiaketa. Lehiaketara Baztan-Bidasoa inguruan bizi diren bertsolariak aurkeztu daitezke, eta astelehenean hasi eta maiatzaren 5a bitartean bidali daitezke bertsoak.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |