Arantzan izanen da eskualdeko Literatura Geraldien azken jarduera. Nerea Ibarzabal idazle eta bertsolariak ' Bar Gloria' liburua aurkeztuko du, eta solasaldia eginen dute berekin. Hitzordua 17:00etan izanen da liburutegian. Argazkia: Kultur Sharea.
Baztango eta Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuek indarkeria matxistaren inguruko hainbat prestakuntza saio antolatu dituzte elkarlanean. Alde batetik, hainbat arloetako profesionalei zuzendutako saio itxiak eginen dira bi eskualdeetan, eta bertzetik, herritar guziei irekitako saio irekia eginen da apirilaren 27an, ortzegunean 17:30ean hasita Etxalarko Pello Apezetxea Kulturgunean. Saio hau indarkeria matxista kasuen aitzinean zein salaketa eta defentsa aukera dauden ezagutarazteko izanen da eta Irule Abokatuak elkartearen eskutik izanen da.
Aurretiazko borondateen inguruko hitzaldia antolatu dute Leitzako Herri Aretoan ostegunean 19:00etan. Hizlariak Arantzazu Lizartza familia medikua eta Edurne Arrazubi gizarte langilea izanen dira.
Nafarroako Orkestra Sinfonikoak kontzertua emanen du apirilaren 27an, ortzegunean 19:30ean hasita Harriondoa kultur etxean. Zehazki, Wolfang Amadeus Mozart konpositore ezagunaren lehenbiziko eta berrogeigarren sinfonietako zenbait atal joko dituzte, Cibran Sierra concertino-zuzendariaren zuzendaritzapean.
Apirilaren 1ean, larunbatean 18:00etan eginen dute inaugurazioa eta maiatzaren 14ra bitarte izanen dira ikusgai
Apuntatzeko epea otsailaren 28an bukatuko da
Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko bortz tailer eginen dituzte martxotik ekainera bitarte. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.
Peito Castelo artista gipuzkoarraren Harri-Hari erakusketa ikusgai izanen da apirilaren 1etik ekainaren 4ra Berako Labiaga ikastolako areto nagusian. Larunbat eta igandetan egonen da irekia aretoa, 16:00etatik 20:00etara.
Suteen hasierak kontrolatzen ikasteko ikastaroa eginen dute Nafarroako hainbat herritan, tartean Beran. Osotara 30 orduko iraupena izanen du ikastaroak eta apirilaren 17an hasi eta 30ean bukatuko da.
Laura Gurbindoren eskutik, sendabelar ikastaroa izanen dute Etxalarko Larraburuan, Etxalarko udalak lagunduta. Bi mailako ikastaroak eskainiko dira (biak 32 ordukoak).
Ostiralean 19:00etan eginen den inaugurazioan margolariak bisita gidatua eskainiko du
Bortzirietako Bertso Eskolak eta Berako Kultur Batzordeak antolatu dute Baztan-Bidasoko XXXVI. bertsopaper lehiaketa. Lehiaketara Baztan-Bidasoa inguruan bizi diren bertsolariak aurkeztu daitezke, eta astelehenean hasi eta maiatzaren 5a bitartean bidali daitezke bertsoak.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |