‘Nola iruzkindu liburu bat' azalduko du Mikel Ayerbe EHUko irakasle eta kultur kritikariak larunbatean 10:00etan Arranon
Hilabetero bezala, ekoizleen merkatua eginen dute Beran bihar. Eguraldi ona bada Beralandeta kanpoaldean eginen dute, eta txarra balda, aldiz, barrenean. Merkatua 10:30ean hasi eta 13:30ean bukatuko da.
Ondotik Lur Berri gelan eginen duten bazkarirako izena eman behar da martxoaren 28a baino lehen
Larunbatean, apirilaren 1ean, Arantzako Udalak antolatuta, Jakoba Errekondo agronomo eta paisajista ezaguna baratzeetan, landareetan, zuhaitzetan eta loreetan aditua dena, Arantzan izanen da baratzearen gaineko azalpenak eman eta zalantzak argitzen. Hitzordua 17:00etan liburutegian egin dute.
Giltzarri abesbatzak Lesakako udalaren laguntzaz antolatutako Haur Kantarien Topaketaren seigarren edizioa eginen dute apirilaren 1ean, larunbatean 18:00etan Lesakako Harriondoa kultur etxean, Imanol Elizasuren zuzendaritzapean.
Apirilaren 1ean, larunbatean 19:00etan Legasako eskolako gimnasioan aurkeztuko dute antzerkia. Gazte eta helduei zuzendutako maitasun eta umorezko komedia da eta 50 minutuko iraupena du.
Apirilaren 1ean, larunbatean 18:00etan eginen dute inaugurazioa eta maiatzaren 14ra bitarte izanen dira ikusgai
Apuntatzeko epea otsailaren 28an bukatuko da
Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko bortz tailer eginen dituzte martxotik ekainera bitarte. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.
Lehen Hezkuntzako ikasleek herriari buruzko galderei erantzun behar diote eta apirilaren 21a baino lehen aurkeztu
Apirilaren 1etik 16ra eginen dute Senperen Kultur Topaketen Garaia. 2022an sortua izan da ekimen hori, senpertarrak bildu daitezen kulturaren inguruan. Apirilaren 1 eta 2ko asteburuan eskulangileen arte erakusketa izanen dute Larreko kultur gunean.
Peito Castelo artista gipuzkoarraren Harri-Hari erakusketa ikusgai izanen da apirilaren 1etik ekainaren 4ra Berako Labiaga ikastolako areto nagusian. Larunbat eta igandetan egonen da irekia aretoa, 16:00etatik 20:00etara.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |