Ostiralean eramango dute Leitzako liburutegitik Saharako errefuxiatuen kanpalekuetako 'Bubisher' liburutegiei buruzko erakusketa. Erakusketa eraman aurretik, asteazkenean, Kamishibai Saharako ipuinen kontaketa izanen dute 18:00etan liburutegian.
Apirilaren 1ean, larunbatean 18:00etan eginen dute inaugurazioa eta maiatzaren 14ra bitarte izanen dira ikusgai
Apuntatzeko epea otsailaren 28an bukatuko da
Atzo arratsaldean Saharako errefuxiatuen kanpalekuetako liburutegiei buruzko hitzaldia egitekoa zuten Leitzako liburutegian, eta horrekin batera, horri buruzko erakusketa zabaldu dute. Martxoaren 31ra arte ikusgai izanen da.
Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko bortz tailer eginen dituzte martxotik ekainera bitarte. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.
Umeei masajeak ematen ikasi eta bide batez, beraien zainketari eta heziketari buruzko gaiak, zalantzak eta kezkak partekatzeko aukera emanez, masaje tailerra antolatu du Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Adin Txikikoen tratu onen Sareak Leitzan. 0 eta 12 hilabete bitarteko haurrentzako da eta lau saio prestatu dituzte: martxoaren 24an, 29an, 30ean eta 31n. Izena martxoaren 21a baino lehen eman beharko da.
Lehen Hezkuntzako ikasleek herriari buruzko galderei erantzun behar diote eta apirilaren 21a baino lehen aurkeztu
Urria | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |