Urteko hirugarren irteeran Xoldokogain mendira eginen du Berako Agerra Mendi Taldeak igandean, martxoaren 26an. 12 kilometroko ibilbide zirkularra osatuko dute.
Berriki Donostia antzerki saria irabazi duen 'Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi' antzerkia ikusteko aukera izanen da Lesakan igandean. 18:30ean izanen da Harriondoa Kultur Etxean, eta sarrerak aitzinetik esteka honetan, zein egunean bertan erosten ahal dira. Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola eta Iraia Elias dira obrako hiru aktoreak.
Lorena Arangoa clown irurtzundarrak 'Terapia' izeneko bakarrizketa eginen du igandean Donezteben. Emakumeak dira bakarrizketaren protagonistak, eta terapian elkartzen diren lau emakumeren historia kontatuko du. Emanaldia 19:30ean izanen da zineman.
Apirilaren 1ean, larunbatean 18:00etan eginen dute inaugurazioa eta maiatzaren 14ra bitarte izanen dira ikusgai
Apuntatzeko epea otsailaren 28an bukatuko da
Atzo arratsaldean Saharako errefuxiatuen kanpalekuetako liburutegiei buruzko hitzaldia egitekoa zuten Leitzako liburutegian, eta horrekin batera, horri buruzko erakusketa zabaldu dute. Martxoaren 31ra arte ikusgai izanen da.
Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko bortz tailer eginen dituzte martxotik ekainera bitarte. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.
Umeei masajeak ematen ikasi eta bide batez, beraien zainketari eta heziketari buruzko gaiak, zalantzak eta kezkak partekatzeko aukera emanez, masaje tailerra antolatu du Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Adin Txikikoen tratu onen Sareak Leitzan. 0 eta 12 hilabete bitarteko haurrentzako da eta lau saio prestatu dituzte: martxoaren 24an, 29an, 30ean eta 31n. Izena martxoaren 21a baino lehen eman beharko da.
Sunbillako Udalak, Ulibeltzak elkarteak, Guraso elkarteak eta Antrotoki herriko gazte taldeak antolatua, hainbat jarduera izanen dituzte ortziraletik igandera
Joan den martxoaren 21a Basoen Nazioarteko Eguna izan zela oroituz, asteburu honetan hainbat ekitaldi eginen dituzte Bertizko Natura Parkean. Basoak eta osasuna lelopean hainbat hitzordu prestatu dituzte dohainik. Larunbatean eta igandean lorategi historikorako sarbidea ere dohainik izanen da.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |