'Landa eremuaren etorkizunerako herri alternatiba orain' goiburupean, Baztan-Bidasoko gazteen eguna ospatuko dute larunbatean, martxoaren 18an, Donamarian. Ernai gazte antolakundeak antolatu du ekitaldia.
Landa eremuaren etorkizunerako herri alternatiba orain goiburupean Baztan-Bidasoko gazteen eguna ospatuko dute martxoaren 18an Donamarian, hamargarren urteurrena ospatzen duen Ernai gazte erakundeak antolatuta.
Etxalarko Larraburua Elkarteak antolatuta, Bortziriak Dantzan ekimenak Etxalarren eginen du geldialdia martxoaren 18an, heldu den larunbatean 18:00etan. Jeiki Hadi taldeareen eskutik mutxikoak eta bertzelako dantzak dantzatzeko aukera izanen da.
Markeliñe konpainiak 'Ganbara' antzerkia eskainiko du larunbatean Beran 19:00etan Kultur Etxean. Nafarroako Antzoki Sarearen Sendaberri zikloaren barreneko ekitaldia izanen da. Sarrerak dagoeneko salgai daude Agara prentsan 7 euroan.
Apirilaren 1ean, larunbatean 18:00etan eginen dute inaugurazioa eta maiatzaren 14ra bitarte izanen dira ikusgai
Apuntatzeko epea otsailaren 28an bukatuko da
Atzo arratsaldean Saharako errefuxiatuen kanpalekuetako liburutegiei buruzko hitzaldia egitekoa zuten Leitzako liburutegian, eta horrekin batera, horri buruzko erakusketa zabaldu dute. Martxoaren 31ra arte ikusgai izanen da.
Laburbira euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria da eta asteburu honetan film laburren bilduma horrek eta Almas en pena filmak osatuko dute Leitzako zinema eskaintza. Sarrerak, beti bezala, aurretik online edo egunean bertan eros daitezke.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |