Lañaidek Leitzako neska* gazteen taldeak kafe tertulia feminista ez mistoa antolatu du biharko Leitzako Atekabeltzen. 18:30ean elkartuko dira eta lodifobia eta gorputz aniztasuna izango dituzte hizketagai.
Inauterietan murgildua dago eskualdea, eta batzuetan jada pasatuak diren arren, bertzeetan oraindik ere antolaketa lanetan ari dira, tartean, Donezteben. Otsailaren 16an hasi eta 18ra bitartean izanen dira inauteriak bertan, eta egitaraua antolatzeko bigarren bilera eginen dute ortziralean. Hitzordua 20:00etan paratu dute udaletxean.
Eskualdeko herri askotan bakarrizketa egin ondoren, otsailaren 3an, ostiralean Leitzako Atekabeltzen aurkeztuko du 'Nekatutak' bakarrizketa Antton Telleria tolosarrak 22:30ean. Sarrerak salgai daude Torrean, eta ziztu bizian saltzen ari dira.
Labiaga ikastolaren areto nagusian izanen dira urtarrilaren 14tik martxoaren 19ra. Bere erakusketa aprobetxatuz, Iker Valleren margolanekin osatutako 2023ko egutegia ere argitaratu du Labiaga Ikastolak.
40 Mozorro Zuri baino gehiago elkartu dira Arantzan, eta dena prest dute ortzegunean inauteriei hasiera emateko. Larunbatera arte besta giroa nagusituko da herrian eta baserri auzoetan.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |