Leitzako eskola publikoko Denok Bat guraso elkarteak antolatuta Udazken Festa eginen dute urriaren 31n, astelehen arratsaldean Leitzako plazan. 17:00etan, marrazki-eskulanaren truke gaztaina zorroa emanen dute. Musikaz girotua izanen da ekitaldia eta gaztainak bertan erreko dituzte.
Urriaren 31n, heldu den astelehenean Arimen Gaua edo Gau Beltza ospatuko dute Zubietan. Hitzordua 17:00etan egin dute estalpean. Arratsaldean zehar eskulanak, merienda, musika eta herriari buelta emanen diote eta mozorrotuta joateko deia egin dute.
Lesakan ere Gau Beltza ospatuko dute urriaren 31n. Iran Eskolako eta Tantirumairu ikastolako guraso elkarteek antolatu dute, Lesakako udalaren laguntzarekin. Haur zein helduak animatu nahi dituzte etxeko trapuzaharrak hartu eta mozorrotuak joatera Harriondoa kultur etxera.
Erreka Guraso Elkarteak eta Doneztebeko udalak antolatuta Gau Beltza ospatuko dute gaur Donezteben, egitarau zabalarekin
Etxalarko lehenengo gau beltza ospatuko dute urriaren 31n. Heldu den astelehenean 18:00etan haurrentzako aurpegi pintatzea izanen da eta 19:00etan ibilbide ttikia eginen dute herriko txokoetan barrena. Gazte eta helduentzat ere prestatuko da sorpresazko ibilbidea.
Goizueta eta Aranoko Guraso Elkarteak adin guztietako jendearentzako hitzordua prestatu du biharko, astelehenerako. Txokolate jatea, ibilaldia kandelekin eta beldurrak sutan erretzeko ekitaldia eginen dute.
Urriaren 31 arte aurkez daitezke eta lehen saria 400 eurokoa izanen da
Urriaren 4tik abenduaren 27ra emanen dute eta apuntatzeko epea irailaren 30ean bukatuko da
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak antolatuta, ‘Hazkuntza positiboa: eguneroko jarduna errazteko gakoak’ ikastaroa eginen dute Igantzin 3 eta 12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta. Ikastaroa urriaren 20an eta 27an eta azaroaren 3an eta 10ean eginen dute 17:30etik 19:30era, eta gaztelaniaz izanen da.
Azaroaren 1ean Baserritarren Egunaren hogeita seigarren edizioa antolatu du Ekaitza Elkarteak
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 |