Ziki Team moto klubak antolatuta, haurren eta helduen hainbat kategoriatako cross country moto lasterketa izanen da biharkoa. Nafarroako Txapelketarako puntuagarria izanen da.
Estefanía de Paz Asínek zuzendutako Argako erregina antzezlana ikusgai izanen da urriaren 30ean, igandean 19:00etan Harriondoa kultur etxean. Lorena Arangoa Zabaleta da 6 urtetik goitikoei zuzendutako lan honen antzezlea. Sarrerak 5 eurotan salgai daude Lesakako udalaren webgunean.
Urriaren 31 arte aurkez daitezke eta lehen saria 400 eurokoa izanen da
Urriaren 4tik abenduaren 27ra emanen dute eta apuntatzeko epea irailaren 30ean bukatuko da
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak antolatuta, ‘Hazkuntza positiboa: eguneroko jarduna errazteko gakoak’ ikastaroa eginen dute Igantzin 3 eta 12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta. Ikastaroa urriaren 20an eta 27an eta azaroaren 3an eta 10ean eginen dute 17:30etik 19:30era, eta gaztelaniaz izanen da.
Usopop elkarteak musika jaialdi berritzailea eginen du aurten, Lizarrietako kaskoan izan beharrean, herriko plazan eta Lur Berrin
Lehen aldiz Iturengo Mendi Itzulia eginen dute larunbat goizean eta afarirako txartelak hartzeko hondarreko eguna da gaurkoa