Mendialdeko Aktibazio Sozioekonomikorako Planaren aurkezpen publikoa urte amaieran egin nahi dute, eta hori baino lehen, herritarren ekarpenak jasotzeko foro irekia eginen dute datorren asteartean, urriaren 25ean, Leitzako Herri Aretoan. Parte hartzeko izena eman behar da.
Urriaren 24tik 26ra, astelehenetik asteazkenera, grebarako deia egin dute ELA, LAB eta UGT sindikatuek Nafarroako zahar etxeetan. «Nafarroako zahar etxeetako langile guztientzako hitzarmen bat hemen eta orain posible dela» sinetsita daude eta hori da aldarrikatu dutena: «hitzarmena eta baldintza duinak orain!»; «elkarrekin lortuko dugu». Horren bueltan, elkarretaratzea eginen dute asteartean, 18:00etan, Elizondoko plazan.
Urriaren 31 arte aurkez daitezke eta lehen saria 400 eurokoa izanen da
Urriaren 4tik abenduaren 27ra emanen dute eta apuntatzeko epea irailaren 30ean bukatuko da
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak antolatuta, ‘Hazkuntza positiboa: eguneroko jarduna errazteko gakoak’ ikastaroa eginen dute Igantzin 3 eta 12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta. Ikastaroa urriaren 20an eta 27an eta azaroaren 3an eta 10ean eginen dute 17:30etik 19:30era, eta gaztelaniaz izanen da.
Erreka Guraso Elkarteak antolatuta, haurrentzako kalabazak prestatzeko tailerra izanen dute Donezteben hilaren 24an, eta 25ean, heldu den astelehenean eta asteartean herriko ostatuan 17:00etan.
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 |