Pandemia tarteko Aurrera Kirol Elkarteak ez du bere eguna behar bezala ospatzerik izan 2019az geroztik. Aurten, ordea, indartsu itzuli da, eta Leitzako Udalarekin elkarlanean, egun osoko pesta antolatu dute. Dagoeneko bazkarirako txartelak ere salgai jarri dituzte eta irailaren 28ra arte izanen da erosteko aukera.
Egitarau zabala prestatu dute larunbat osorako eta hamalau taldek joko dute 18:00etatik aitzinera Merkatu Plazan
Aresoko Nazabal eskolak ehun urte beteko ditu aurten, eta mendeurrena egun osoko pestarekin ospatu nahi dute. Urriaren 1ean izango dute egun handia, eta gaur, irailaren 23a, izango da plazan egingo duten bazkarirako txartelak erosteko azken eguna. Txartelak Sastinen daude salgai, helduenak 20 eurotan eta 12 urtez beherako haurrenak 10 eurotan.
Nazabal eskolak ehun urte bete ditu aurten eta mendeurrena behar bezala ospatzeko egun osoko pesta antolatu dute larunbaterako.
Joan den asteburuko lehen ospakizunen ondotik, irailaren 28an, asteazkenean 20:00etan altxaferuarekin eta Elutxa txarangaren doinuekin abiatuko dira Igantziko sanmigel bestak. Aitzinetik, 17:00etan, goitibehera txapelketa izanen da eta ondotik ere hainbat ospakizun prestatu dituzte. Gainera, asteburuan Puntu Lila era Bestabusa ere izanen da.
Bi urteko geldialdiaren ondotik, berriz ere San Migel bestak gogotsu ospatuko dituzte Urrozen irailaren 28tik urriaren 2ra. Beti bezala, egitarau zabala izanen dute, asteazken arratseko txupinazotik eta ezkila-jotzetik abiatu eta hondar eguneko dantza saio, aizkora apustu eta Chuchin Ibañezen emanaldira bitarte. Egun handian Doneztebeko Mendi abesbatzaren emanaldia eta patata tortilla eta postre lehiaketa izanen dituzte.
Udazkenean sartu ondotik, Jondoni Mikel ospatzen da patroi gisa Senpereko Ibarrun auzoan eta ortziraletik astelehenera besta egitarau dizdiratsua prestatu dute aurtengoan. Ihnarriako ohiko zerrikume jatearekin abiatuko dira ortziralean eta lau egunez hainbat ospakizun izanen dituzte
Gogoko ditu Kalakan taldeak Sarako lezeak eta hainbat emanaldi eskaini izan ditu. Aurtengo udazken hasiera honetan, buruila eta urria lotzen dituen asteburu honetan, hiru kontzertu eskainiko ditu bertze hainbertze musika talde, bakarlari eta abesbatzekin.
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 |