Doneztebeko liburutegiak, Bakea eta bizikidetza lantzen duten liburutegiak programaren barrenean, bi tailer antolatu ditu irailaren 21erako eta 28rako.
Udako denboraldia bukatuta, asteazken honetan, irailaren 28an, asteazkenean 19:45ean Lesakako Udalak azken urtean eratu duen Turismo Lan Taldearen laugarren bilera eginen dute. Udaletxeko pleno aretoan izanen da, establezimendu, komertzio eta herritar guztiei irekia. Bertan, turismoa garatzeko ideiak, proposamenak, aukerak, erronkak, kezkak... eztabaidatuko dituzte eta Lesakako udako denboraldi turistikoa nola joan den ere azalduko dute.
Irailaren 13tik 30era Harriondoa kultur etxean
Joan den asteburuko lehen ospakizunen ondotik, irailaren 28an, asteazkenean 20:00etan altxaferuarekin eta Elutxa txarangaren doinuekin abiatuko dira Igantziko sanmigel bestak. Aitzinetik, 17:00etan, goitibehera txapelketa izanen da eta ondotik ere hainbat ospakizun prestatu dituzte. Gainera, asteburuan Puntu Lila era Bestabusa ere izanen da.
Bi urteko geldialdiaren ondotik, berriz ere San Migel bestak gogotsu ospatuko dituzte Urrozen irailaren 28tik urriaren 2ra. Beti bezala, egitarau zabala izanen dute, asteazken arratseko txupinazotik eta ezkila-jotzetik abiatu eta hondar eguneko dantza saio, aizkora apustu eta Chuchin Ibañezen emanaldira bitarte. Egun handian Doneztebeko Mendi abesbatzaren emanaldia eta patata tortilla eta postre lehiaketa izanen dituzte.
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 |