Gure Txokoa Elkarteak antolatzen duen urteroko zita izaten da Berako Mendi Bizikleta Ibilaldiarena. Heldu den igandean, irailaren 25ean eginen dute, eta dagoeneko ireki dute Internet bidez izena emateko epea.
Bi urtez egin gabe egon ondotik, Sara eta Etxalarko usazaleek berriz ere egitarau ederra prestatu dute irailaren 25ean izanen den Usategietako tradizioaren bestarako. Lizarieta-Gaztainlepo eremuan ehiza egin ahal izateko bi herrietako udal ordezkariek hitzarmena berretsi zuten 2011n, eta geroztik urtero sinatu eta bertze urte baterako luzatzen dute. Ekitaldi honen inguruan, urtero, Usategietako jarduera tradizionalaren inguruko ospakizuna egiten dute saratarrek eta etxalartarrek.
2018an lehen diskoa kaleratu zuen Theak, eta azkenaldian hainbat artista entzutetsurekin gonbidatu gisa kontzertuak eman ondotik, eta bertze hainbatekin kolaboratu ondotik, udazkenean kaleratuko duen disko berria aurkeztuko du Beran. Emanaldia igandean izanen da Kataku ostatuan 19:00etan.
Irailaren 13tik 30era Harriondoa kultur etxean
Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak emozioak haurrekin landuz tailerra antolatu du Etxalarren. Tailerra 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta irailaren 19an eta 26an eginen dute, 17:00etan hasita.
Gaurtik igandera bitartean Ramon Zabalegi artista irundarraren 'Akatsa da bidea' erakusketa ikusteko aukera izanen da Leitzako Herri Aretoan.
Igantziko besten txupinazoa irailaren 28an, datorren asteazken arratsaldean botako dute, baina, ohi bezala, aitzineko asteburuan ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Larunbat arratsean herriko dantzarien emanaldia eta igande eguerdiko gazta lehiaketa eta ardo dastaketa izanen dira ekitaldi nagusiak.
‘Danboligenak 2022’ goiburuarekin egitarau zabala antolatu dute larunbat eta iganderako Euskal Herriko Txistulari Elkarteak eta Lesakako Txistulari Taldeak
The Malcolm Young Band eta Janus Lester taldeek joko dute 23:00etan plazan Azken txanpan sartua da uda eta Lesakako udalak eta Sorginxulo kultur bilguneak antolatutako Udak Azkenak kultur zikloaren azken kontzertuak eskainiko dituzte irailaren 24an, larunbatean 23:00etan plazan The Malcolm Young Band eta Janus Lester taldeek.
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 |