Familia osoarentzako ipuin kontaketa izanen dute heldu den ortzegunean, irailaren 22an Lesakako liburutegian. Jaione Urtasun ipuin kontalariak 'Pontxarekin denak berdin' ipuina kontatuko du 17:30ean.
Teknologia berriak zentzuz erabiltzeko familia arauak ezarri nahi dituzten zortzi urtetik gorako haurrentzat eta haien familientzat izanen da tailerra. Ostegun honetan, irailaren 22an, 18:00etan eginen dute Leitzako liburutegian. Parte hartzeko aurretik izena eman beharko da.
'Komunikazio-teknologien erabilerarako familia kontratua' tailerra izanen dute hurrengo ostegunean, irailaren 22an, 18:00etan Leitzan.
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra iraganen da Euskaraldiaren hirugarren edizioa eta dagoeneko ariketarako prestaketa lanak egiten hasiak dira. Malerrekan, heldu den ortzegunean, irailaren 22an 19:00etan eginen dute batzordearen bilera Malerrekako Mankomunitatearen egoitzan, Donezteben.
Irailaren 13tik 30era Harriondoa kultur etxean
Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak emozioak haurrekin landuz tailerra antolatu du Etxalarren. Tailerra 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta irailaren 19an eta 26an eginen dute, 17:00etan hasita.
Gaurtik igandera bitartean Ramon Zabalegi artista irundarraren 'Akatsa da bidea' erakusketa ikusteko aukera izanen da Leitzako Herri Aretoan.
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 |