Harriondoa kultur etxean 19:00etan hasiko den emanaldirako sarrerak salgai daude dagoeneko Eresia. Lurra arin bekizu, ama antzezlana eskainiko dute irailaren 18an, igandean 19:00etan Lesakako Harriondoa kultur etxean. Sarrerak 5 eurotan salgai daude dagoeneko lesakako udalaren webgunean. Udalbiltzak sustatutako eta antolatutako Geuretik Sortuak proiektuaren barruan, Oier Zuñigak, Eneko Gil dantzariarekin eta Belen Cruz aktorearekin batera antzeztutako lan honek, ama baten galtzearen duelua antzezteko asmoa du, antzerkia eta dantza tartekatuz.
Irailaren 13tik 30era Harriondoa kultur etxean
Pandemiaren ondotik, Urritzokietako bestak ere normaltasunez ospatuko dituzte Etxalarren: irailaren 14an, eta irailaren 17an eta 18an.
Bi urtez egin gabe egon ondotik, Illekuetako bestak ospatuko dituzte asteburuan Beran. Aurten ere auzoko besta batzordeak denetariko ekitaldiak prestatu ditu: dantzak, herri kirolak, mus txapelketa, otorduak..