Hasteko, uztailarem 1etik abuztuaren 30era Mikel Belaskoainen ‘Lilura-Olerki magikoak’ erakusketa ikusgai izanen da Bertizko natur parkeko hainbat gunetan
Kultur 2022 programaren barrenean uztailaren 1etik abuztuaren 31ra izanen da natur parkeko hainbat gunetan
Kultur Etxeak hartuko ditu Luis Lainsa eta Vicente Garroren argazkiak
Joan den igandean Umeen Eguna ospatu zuten eta larunbat honetan Gazte Eguna izanen dute Goizuetan. Abuztuaren 14an, berriz, igandean 14:30ean, festei hasiera emanen dien txupinazoa botako dute Goizuetako suhiltzaile boluntarioek, festei hasiera ofiziala emanez. Halere, igande goizean, txupinazoa baino lehen ere entzierroa izanen dute.
Abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte Zubietako bestak. Gauerdian arbola altxatzea eta joaldunak izanen dituzte, baina eguna mendi itzuliarekin hasiko dute eta arratsaldean pala txapelketako finala, trikitilariak eta zopak ere izanen dituzte. Amabirjin egunean, berriz, 85 urte bete dituztenei omenaldia eginen diete, asteartean bertso saioa izanen da, asteazkenean haur eta gazteen bazkaria eta patata tortilla lehiaketa eta ostegunean Plazaz Plaza txapelketako pilota partida eta herri bazkaria, besteak beste.
Halere, ondoko larunbatean ere plater garbitzea izanen dute Akelarrenean eta lanean aritu direnendako zintzur bustitzea. Igande goizean botako den suziriarekin eta eskearekin abiatuko dira Zugarramurdiko bestak eta, ohi bezala, hondar eguneko (ortzeguneko) zikiroarekin eta ondoko ospakizunekin borobilduko dituzte. Halere, ondoko larunbatean ere “besta” antolatu dute, Akelarrenean eginen duten plater garbitzearekin eta ondoko zintzur bustitzearekin.
Igande arratsaldeko txupinazoaren aitzinetik, eguerdian, Nafarroako hirugarren mailako aizkolari txapelketaren finala eta gizonezkoen txokor biltze txapelketak jokatuko dituzte
Abuztuaren 14tik 18ra egitarau zabala izango dute Abuztuaren 14an, igande arratsaldean botako den txupinazoarekin abiatuko dira Aresoko pestak. Aurtengo omenduak Leire Baraibar eta Adur Etxezarreta kirolari handiak izanen dira. Aurretik umeentzako merienda eta jolasak izango dituzte eta ondotik, buruhandien irteera eta Tio Teronen semeak taldearen dantza saio berezia, baita guraso elkarteko afaria ere. Ondoko egunetan ere animazio handia eta egitarau zabala izango dute.
Etxalarren Andramari bestak ospatuko dituzte abuztuaren 14tik 18ra. Igande arratsaldeko altxaferoaren aitzinetik lasterketa eta merienda eta ‘Euskal Presoak Euskal Herrirat’ agerraldi isila eginen dute. Egitarau zabala prestatu dute, ortzeguneko Asauarekin eta Trikidantz dantza taldearen musikarekin borobilduko dena.
Abuztuaren 14an, igandean 20:00etan botako dute txupinazoa Ezkurran herriko jubilotekako kideek. Aurretik txokolate jatea eta diskofesta izanen dute eta ondotik herri afaria, bost eguneko festari hasiera emateko.
Abuztuaren 14tik 16ra zenbait ekitaldi antolatu dituzte eta hilaren 19an eta 20an, kontzertuak eta zikiro jatea.