Igandea, abuztuak 7

06:45

Lesakatik Larunera mendi irteera

Plaza Zaharra, Lesaka | Mendi ibilaldiak

Lesakako Beti Gazte elkarteak antolatuta Larunera mendi irteera eginen dute abuztuaren 7an. Bi ibilbide izanen dituzte aukeran. Luzeena eginen duten mendizaleak, bortz bat ordukoa, igandean 06:45ean geldituko dira plazan, autoetan harrobiraino joateko. Laburrena eginen dutenek igandean 07:45ean geldituko dira plazan.

Lesakatik Larunera mendi irteera Plaza Zaharra

Lesakako Beti Gazte elkarteak antolatuta Larunera mendi irteera eginen dute abuztuaren 7an. Bi ibilbide izanen dituzte aukeran. Luzeena eginen duten mendizaleak, bortz bat ordukoa, igandean 06:45ean geldituko dira plazan, autoetan harrobiraino joateko. Laburrena eginen dutenek igandean 07:45ean geldituko dira plazan.

09:00

Umeen Eguna Goizuetan

Leitzaldea Goizueta | Ospakizunak

Aurorarik ez dute kantatuko Umore Ona abesbatzako kideek zuzendariaren osasun arazoengatik. Goizuetako amabirjin festen txupinazoa abuztuaren 14an, hurrengo igande eguerdian botako dute. Bezperan, abuztuaren 13an Gazte Eguna ospatuko dute, baina astebete lehenago, igande honetan, abuztuia 7, Umeen Eguna ospatuko dute. Goiz goizetik Umore Ona abesbatzaren eskutik aurorekin hastekoak baziren ere, zuzendariaren osasun arazoengatik ez dute irteera hori eginen koruko abeslariek.

Umeen Eguna Goizuetan

Aurorarik ez dute kantatuko Umore Ona abesbatzako kideek zuzendariaren osasun arazoengatik.

Goizuetako amabirjin festen txupinazoa abuztuaren 14an, hurrengo igande eguerdian botako dute. Bezperan, abuztuaren 13an Gazte Eguna ospatuko dute, baina astebete lehenago, igande honetan, abuztuia 7, Umeen Eguna ospatuko dute. Goiz goizetik Umore Ona abesbatzaren eskutik aurorekin hastekoak baziren ere, zuzendariaren osasun arazoengatik ez dute irteera hori eginen koruko abeslariek.

11:00

Artisauen azoka Erratzun

Erratzuko plaza, Baztan Erratzu | Azoka

Igandean, uztailaren 31n eginen dute azoka Erratzuko plazan 11:00etan hasi eta 15:00ak arte, Erratzuko artisauen eskutik. 

Artisauen azoka Erratzun Erratzuko plaza

Igandean, uztailaren 31n eginen dute azoka Erratzuko plazan 11:00etan hasi eta 15:00ak arte, Erratzuko artisauen eskutik. 

11:45

Nafarroako Ardoaren Eguna Elizondon

Elizondoko Foruen Plaza, Baztan Elizondo | Ospakizunak

Nafarroako hamaika upategiren ardoak izanen dira igande goizean Foruen Plazan

Nafarroako Ardoaren Eguna Elizondon Elizondoko Foruen Plaza

Nafarroako hamaika upategiren ardoak izanen dira igande goizean Foruen Plazan

12:45

Paraninfo Trío akordeoi taldearen kontzertua

Etxalarko eliza, Bortziriak Etxalar | Kontzertuak

Igandean 12:45ean elizan eskainiko dute emanaldia, meza ondotik. Uztailaren 25ean, joan den astelehenean, uda Etxalarren pasatzera etorria den Oliver del Val akordeoilariak kontzertua eskaini zuen Etxalarko elizan. Bigarren akordeoi saio bat ere emanen du, oraingoan Paraninfo Trío bere taldearekin. Kontzertu hori abuztuaren 7an izanen da, igandeko meza ondotik, 12:45 aldera. Taldeko musikariak Oliver Del Val, Julen Murga eta Alejandro Arbues dira eta kontzerturako sarrera doan izanen da.

Paraninfo Trío akordeoi taldearen kontzertua Etxalarko eliza

Igandean 12:45ean elizan eskainiko dute emanaldia, meza ondotik.

Uztailaren 25ean, joan den astelehenean, uda Etxalarren pasatzera etorria den Oliver del Val akordeoilariak kontzertua eskaini zuen Etxalarko elizan. Bigarren akordeoi saio bat ere emanen du, oraingoan Paraninfo Trío bere taldearekin. Kontzertu hori abuztuaren 7an izanen da, igandeko meza ondotik, 12:45 aldera. Taldeko musikariak Oliver Del Val, Julen Murga eta Alejandro Arbues dira eta kontzerturako sarrera doan izanen da.

09:00
20:00

Mikel Belascoainen 'Lilura-Olerki magikoak' ikusgai Bertizen

Bertizko natur parkean, Oieregi | Erakusketak

Hasteko, uztailarem 1etik abuztuaren 30era Mikel Belaskoainen ‘Lilura-Olerki magikoak’ erakusketa ikusgai izanen da Bertizko natur parkeko hainbat gunetan

Mikel Belascoainen 'Lilura-Olerki magikoak' ikusgai Bertizen Bertizko natur parkean

Hasteko, uztailarem 1etik abuztuaren 30era Mikel Belaskoainen ‘Lilura-Olerki magikoak’ erakusketa ikusgai izanen da Bertizko natur parkeko hainbat gunetan

10:30
19:00

'Lilura-Olerki magikoak' erakusketa

Bertizko natur parkean, Oieregi | Erakusketak

Kultur 2022 programaren barrenean uztailaren 1etik abuztuaren 31ra izanen da natur parkeko hainbat gunetan

'Lilura-Olerki magikoak' erakusketa Bertizko natur parkean

Kultur 2022 programaren barrenean uztailaren 1etik abuztuaren 31ra izanen da natur parkeko hainbat gunetan

10:00
14:00

'Bizitza oso bat zuhaitzez gozatzen' argazki erakusketa

Berako Kultur Etxea, Bera | Erakusketak

Kultur Etxeak hartuko ditu Luis Lainsa eta Vicente Garroren argazkiak

'Bizitza oso bat zuhaitzez gozatzen' argazki erakusketa Berako Kultur Etxea

Kultur Etxeak hartuko ditu Luis Lainsa eta Vicente Garroren argazkiak

17:30
20:30

Juan Carlos Pikabearen margolanak ikusgai

Irrisarri etzea (Otsango), Bortziriak Lesaka | Erakusketak

Otsango auzoko Irisarri etxean, egunero 17:30etik 20:30era

Juan Carlos Pikabearen margolanak ikusgai Irrisarri etzea (Otsango)

Otsango auzoko Irisarri etxean, egunero 17:30etik 20:30era

11:00
23:50

Gazteluko Santo Domingo bestak

Malerreka Donamaria | Bestak

Bestak akitzeko, aizkora apustua, harri-jasotzaile erakustaldia eta mus eta patata tortilla txapelketak izanen dira igandean.

Gazteluko Santo Domingo bestak

Bestak akitzeko, aizkora apustua, harri-jasotzaile erakustaldia eta mus eta patata tortilla txapelketak izanen dira igandean.

20:00
23:59

Beintza-Labaiengo bestak

Malerreka Beintza-Labaien | Bestak

Hamabi aizkolari lehian arituko dira larunbateko erakustaldian, tartean Donato Larretxea eta Patxi Etxeberria beteranoak

Beintza-Labaiengo bestak

Hamabi aizkolari lehian arituko dira larunbateko erakustaldian, tartean Donato Larretxea eta Patxi Etxeberria beteranoak

14:00
23:00

'Reparto Eguna' eta Umeen Eguna Leitzan

Leitzaldea Leitza | Ospakizunak

Leitzako santiburtzio pestetako txupinazoa abuztuaren 10ean, asteazken arratsaldean botako dute, baina beti bezala, aurreko asteburua ere ospakizunez betea izanen dute. Abuztuaren 6a, larunbata, ‘Reparto Eguna’ izanen dute, hau da, ‘Plazaola’ aldizkariaren banaketa eguna, musikarien laguntzarekin eta eskelarien bazkariarekin. Igandean, berriz, Umeen Eguna ospatuko dute. Korporaziuo txikiak 11:00etan botako dute txupinazoa.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»