Igandean, uztailaren 31n eginen dute azoka Erratzuko plazan 11:00etan hasi eta 15:00ak arte.
Kantatzea gustuko dutenek hitzordua dute igandean, uztailaren 31n, 12:00etan Almandozen. Frontoian elkartuko dira handik abiatuta karriketatik barna ibiliko dira musikaz lagunduak.
Astelehenean hasi zen Elizondon Nafarroako Herriz Herri txapelketa, eta bigarren jardunaldia jokatuko dute Beran igandean 19:00etan Eztegara pilotalekuan.
Kultur 2022 programaren barrenean, Malerrekako lehen emanaldia uztailaren 31n eskainiko du The Trikiteens taldeak Donamariako frontoian, igandean 19:00etan.
Hasteko, uztailarem 1etik abuztuaren 30era Mikel Belaskoainen ‘Lilura-Olerki magikoak’ erakusketa ikusgai izanen da Bertizko natur parkeko hainbat gunetan
Kultur 2022 programaren barrenean uztailaren 1etik abuztuaren 31ra izanen da natur parkeko hainbat gunetan