Azken hilabetetan su goxoan egosten ibili ondotik, larunbatean, uztailaren 2an aurkeztuko dute Lesakako Plaza Zaharrean Bor-bor Bortzirietako Euskaltzaleen Mugimendu berria. 12:00etarako egin dute hitzordua. Bortzirietako euskaltzaleei Lesakako plaza euskararen alde betetzeko deia egin diete.
Larunbatean 16:00etan hasiko da sanferminen aitzineko ohiko topaketa
Bihar, uztailaren 2a, larunbata eginen dute Goizuetan Goizukoop kooperatibaren urteko Batzar Orokorra Goizuetako udaletxeko ganbaran. 18:30ean izanen da lehenengo deialdia, eta 19:00etan bigarrena.
Igone Mariezkurrena kazetariaren eta Irantzu Pastor argazkilari lesakarraren lana Harriondoa kultur etxeko komentuan paratuko dute
Doneztebarrak prest daude herriko bestak ospatzeko bi urteren ondotik eta hainbat ekitaldi izanen dituzte aste honetan.
Larreko kulturgunean ‘Passons aux actes’ jaialdia izanen dute egunerdo 20:30ean Senpereko bestak izanik ere, antzerkira gomita zabaldua zaigu Larreko kulturgunera, Scarramuccia elkartearen bidez. Beraz, ekainaren 30ean eta uztailaren 1, 2 eta 3an, 20:30ean, Scaramuccia antzerki elkarteak Festival Passons aux actes aurkeztuko du. Ortzegunetik igandera, egunero 20:30ean izanen dira emanaldiak
Hasteko, uztailarem 1etik abuztuaren 30era Mikel Belaskoainen ‘Lilura-Olerki magikoak’ erakusketa ikusgai izanen da Bertizko natur parkeko hainbat gunetan
Kultur 2022 programaren barrenean uztailaren 1etik abuztuaren 31ra izanen da natur parkeko hainbat gunetan
Gazte Komitearen eskutik hainbat ekitaldi antolatu dituzte, azken urteotako baldintzak ahantzirik Senpereri izena eman dion Jondoni Petri ospatua izanen da askatasuna librean, ahantzirik azken urtetako baldintzak. Programa aberatsa eta zabala prestatu du Gazte komiteak.