Maiatzaren 6an egin zuten Nola ekin lehen sektoreari Mendialdean ekimeneko aurreneko saioa eta horri asteburu honetan emanen diote segida. Proiektu ekologikoei buruzko esperientziak ezagutzeko aukera izanen dute Goldaratzen eta Leitzan. Parte hartzeko aurretik izena eman behar da.
Baztandarrak Dantza Eskolaren eskutik, Baztango Gaita Dantza ikasteko ikastaroa izanen dute larunbata, ekainaren 18a, Beran. 10:00etan hasiko da Eztegara frontoian, eta herritar guztientzako irekia, eta doakoa izanen da. Nafarroako Dantzarien Biltzarrak, eta Gure Txokoa Elkarteak antolatu dute.
Firin-Farandula Malerrekako Antzerki Taldeak bi antzerki emanaldi antolatu ditu larunbaterako Doneztebeko Zineman. 16:00etan haurrentzako 'Atrapados en el museo' antzerkia izanen da, eta 17:00etan, aldiz, helduentzako 'Toc-toc' emanaldia.
100 euroko saria izanen da irabazlearendako
Ekainaren 13tik 20ra Larreko kulturguneko erakusgelan
Igone Mariezkurrena kazetariaren eta Irantzu Pastor argazkilari lesakarraren lana Harriondoa kultur etxeko komentuan paratuko dute
Ikasturte honetan Goizuetako eskulanen ikastaroan ibili diren herritarrek beraiek egindako lanak jendaurrean jarriko dituzte labaderoan. Larunbat arratsaldean eta igande goizean ikusgai izanen dira.