Nafarroako Gobernuak antolatutako Zure bizitza iraulketarik gabe kanpainaren barrenean, traktore istripuen prebentzioari buruzko ikastaroa eginen dute ekainaren 3an Oieregin, Bertizko Jauregian 12:00etatik 14:00etara. Ikastaroa doakoa da, eta ez da aitzinetik izena eman beharrik.
Emagin elkartearen eskutik, 'Gure genealogia feministak ikastaroa izanen dute Etxalarren ortziralean 17:00etan Kultur Etxean.
Iosune de Goñi, Mikel Sanz eta Ventura Ruizen olerkiez gozatzeko aukera izanen da ostiralean, ekainaren 3an, Leitzako liburutegian. Maite Meneren doinuek goxatuko dute errezitaldia. Hitzordua 18:00etan hasiko da.
Gurerara emanaldiarekin etorriko da Oskar Estanga Goizuetara. Ostiralean, ekainaren 3an, Tifanitxoko ganbaran hainbat estilotako abestiak inprobisatzen ariko da, 18:30ean.
Ramon Zabalegi artista irundarraren lanak ikusgai daude Berako Labiaga Ikastolako Areto Nagusian. 'Akatsa da bidea, baina bada biderik gabeko akatsik ere' izena du erakusketak, eta larunbatean ireki eta ekainaren 5a bitartean egonen da ikusgai larunbatetan eta igandetan 16:00etatik 20:00etara.
Ekainaren 30ean 20 urte beteko ditu Etxalarko Kultur Etxeak, eta urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatuko dituzte datozen hilabetetan, tartean logo berria aukeratzeko diseinu lehiaketa. Ekainaren 16an bukatuko da lanak aurkezteko epea.
Pazko astean haurrentzako, eta orain, helduentzako eskulan tailerra antolatu dute Zubietan. Maiatzaren 7an,14an, eta 21ean, eta ekainaren 4an, izanen da, eta egun bakoitzean bi orduz elkartuko dira eskolan, 10:30ean hasi eta 12:30ak arte Iciar Mikelperizena gidari dutela.
Elisenda Pons argazkilari katalanak Mozambikeko herri batean egindako irudiak biltzen ditu erakusketak
100 euroko saria izanen da irabazlearendako
Bigarren astean sartu da Leitzako XLIV. Kultur Aroa. Horren barne, asteazkenetik igandera Itziar Azpirozen eta Koke Ardaizen Naturaren leihoak erakusketa ikusteko aukera izanen da.
Bezperatik mugimendua izanen da eta mus txapelketa ere jokatuko dute, baina larunbatean izanen dute egun osoko egitaraua