Ramon Zabalegi artista irundarraren lanak ikusgai daude Berako Labiaga Ikastolako Areto Nagusian. 'Akatsa da bidea, baina bada biderik gabeko akatsik ere' izena du erakusketak, eta larunbatean ireki eta ekainaren 5a bitartean egonen da ikusgai larunbatetan eta igandetan 16:00etatik 20:00etara.
Ekainaren 30ean 20 urte beteko ditu Etxalarko Kultur Etxeak, eta urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatuko dituzte datozen hilabetetan, tartean logo berria aukeratzeko diseinu lehiaketa. Ekainaren 16an bukatuko da lanak aurkezteko epea.
Pazko astean haurrentzako, eta orain, helduentzako eskulan tailerra antolatu dute Zubietan. Maiatzaren 7an,14an, eta 21ean, eta ekainaren 4an, izanen da, eta egun bakoitzean bi orduz elkartuko dira eskolan, 10:30ean hasi eta 12:30ak arte Iciar Mikelperizena gidari dutela.
Elisenda Pons argazkilari katalanak Mozambikeko herri batean egindako irudiak biltzen ditu erakusketak