Ia 28 kilometro luze eta 1.600 metroko ibilibidea osatu beharko dute parte hartzaileek, eta dagoeneko ireki dute izena emateko aukera
Baztan-Bidasoko eskulangileak biltzen dituen Argitsu elkarteak azoka antolatu du maiatzaren 22an, igandean 10:00etatik 14:00etara Elgorriagako bainuetxean. Eskuz egindako eta landutako hainbat produktu ikusteko eta erosteko aukera izanen da: makramea, koadernaketak, kosmetika naturala, gozoak, bitxiak, eztia, egurra…
Sarako Olhain ikastolak gonbidatuta, maiatzaren 22an lehen aldikoz Lapurdin, Goazen telesaileko aktoreek kontzertua emanen dute Sarako kiroldegian. Saio bakarra aurreikusia zuten, 18:00etan, baina sartze guztiak agortu direla ikusita, bigarren hitzordu bat antolatu dute, 16:00etan.
Sarako Olhain ikastolak Goazen 8.0 kontzertua antolatu du iganderako kiroldegian. Bi emanaldi izanen dira: 16:00etan lehena eta 18:00etan bigarrena. Jatekoa eta edatekoa ere izanen dira
Igandean 17:00etan Larrekon Dans ma maison de papier eskainiko dute
Olhain ikastolak antolatu du kiroldegian eta jatekoa eta edatekoa ere izanen da bertan Maiatzaren 22an lehen aldikotz Lapurdin, Goazen telesaileko aktoreek kontzertua eskainiko dute. Azken urteotan EITBko telesail musikalak arrakasta lortu du Euskal Herri osoan. Musika eta dantza nahasten dituen telesailean euskal errepertorio klasiko eta modernoak uztartzen dira.
Euskal Herriko hainbat txokotan ari dira estreinatzen Kantu bat gara ikuskizuna, eta han eta hemen, arrakasta haundia izaten ari da Jon Maiaren emanaldia. Igande honetan, maiatzaren 22an, Leitzan estreinatuko dute eta dagoeneko sarrerak saltzen ari dira. Ikuskizuna 19:00etan Leitzako Herri Aretoan izanen da.
Ramon Zabalegi artista irundarraren lanak ikusgai daude Berako Labiaga Ikastolako Areto Nagusian. 'Akatsa da bidea, baina bada biderik gabeko akatsik ere' izena du erakusketak, eta larunbatean ireki eta ekainaren 5a bitartean egonen da ikusgai larunbatetan eta igandetan 16:00etatik 20:00etara.
Lanak maiatzaren 27ko 13:30 arte jasoko dira, Herriko Etxeko bulegoetan, eta irabazlea lehenengoz bozketa bidez erabakiko da.
Igantziko udalak antolatuta, sendabelarren inguruko ikastaroa eginen dute maiatzeko bortz igandetan Igantzin. Jakinduria tradizionaletik abiatuz, inguruko sendabelarrak ezagutu, bildu, eta horiekin ukendu, enplaste, olio edota kremak egiten ikasiko dute, eta sendabelar bakoitzaren erabilera ezagutuko dute.
Ekainaren 30ean 20 urte beteko ditu Etxalarko Kultur Etxeak, eta urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatuko dituzte datozen hilabetetan, tartean logo berria aukeratzeko diseinu lehiaketa. Ekainaren 16an bukatuko da lanak aurkezteko epea.
Maiatzaren 29ra bitarte ikus daitezke margolanak, urririk
Pazko astean haurrentzako, eta orain, helduentzako eskulan tailerra antolatu dute Zubietan. Maiatzaren 7an,14an, eta 21ean, eta ekainaren 4an, izanen da, eta egun bakoitzean bi orduz elkartuko dira eskolan, 10:30ean hasi eta 12:30ak arte Iciar Mikelperizena gidari dutela.
Aurrera jarraitzen du Leitzako Plazako XXIX. Binakako Pilota Txapelketak. Joan den asteburuan eta aste honetan ligaxka faseko bigarren eta aurreneko jardunaldietako partida batzuk jokatu zituzten eta gaur, bihar, astelehenean eta gaur zortzi hirugarren jardunaldiko lehiak izanen dituzte.
Beti Gazteren eskutik, Iciar Mikelperizenak emanen du maiatzaren 22an eta 29an