5-12 urte bitarteko haurrentzako dago zuzendua tailerra
Malerrekako Mankomunitateak eta Malerrekako bertso eskolak antolatuta, Unai Agirre eta Eñaut Agirre bertsolarien, eta Imanol Kamio musikariaren eskutik, Auskalo zeini jarriak bertso musikatuak aditzeko aukerak izanen da Donamarian maiatzaren 20an. Emanaldia ortziralean 19:00etan hasiko da Jauregian, eta Eñaut eta Unai Agirrek lehengo eta oraingo bertsoak kantatuko dituzte.
Raquel Idoate Ancin ikerlariak 'Emigracion de la Navarra Atlantica a America (1840-1874)' liburua aurkeztuko du ortziralean 19:00etan Beralandetan eginen duten saioan.
Mikel Iriartek zuzentzen duen Lesakako Musika Bandarekin kalejira izanen dute gaur, maiatzaren 20an, Arantzan. 20:00etatik aitzinera doinuz alaituko dituzte herriguneko bazterrak.
Ramon Zabalegi artista irundarraren lanak ikusgai daude Berako Labiaga Ikastolako Areto Nagusian. 'Akatsa da bidea, baina bada biderik gabeko akatsik ere' izena du erakusketak, eta larunbatean ireki eta ekainaren 5a bitartean egonen da ikusgai larunbatetan eta igandetan 16:00etatik 20:00etara.
Lanak maiatzaren 27ko 13:30 arte jasoko dira, Herriko Etxeko bulegoetan, eta irabazlea lehenengoz bozketa bidez erabakiko da.
Igantziko udalak antolatuta, sendabelarren inguruko ikastaroa eginen dute maiatzeko bortz igandetan Igantzin. Jakinduria tradizionaletik abiatuz, inguruko sendabelarrak ezagutu, bildu, eta horiekin ukendu, enplaste, olio edota kremak egiten ikasiko dute, eta sendabelar bakoitzaren erabilera ezagutuko dute.
Ekainaren 30ean 20 urte beteko ditu Etxalarko Kultur Etxeak, eta urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatuko dituzte datozen hilabetetan, tartean logo berria aukeratzeko diseinu lehiaketa. Ekainaren 16an bukatuko da lanak aurkezteko epea.
Maiatzaren 29ra bitarte ikus daitezke margolanak, urririk
Pazko astean haurrentzako, eta orain, helduentzako eskulan tailerra antolatu dute Zubietan. Maiatzaren 7an,14an, eta 21ean, eta ekainaren 4an, izanen da, eta egun bakoitzean bi orduz elkartuko dira eskolan, 10:30ean hasi eta 12:30ak arte Iciar Mikelperizena gidari dutela.
Aurrera jarraitzen du Leitzako Plazako XXIX. Binakako Pilota Txapelketak. Joan den asteburuan eta aste honetan ligaxka faseko bigarren eta aurreneko jardunaldietako partida batzuk jokatu zituzten eta gaur, bihar, astelehenean eta gaur zortzi hirugarren jardunaldiko lehiak izanen dituzte.