Malerrekako ahari onenak sarituko dituzte goizean eta eskolako gurasoek zenbait ekitaldi antolatu dituzte arratsaldean
Etxepare sariketan saritutako lanekin azken bi asteetan ikusgai den erakusketari akabaila emateko, maiatzaren 6an Dorotea ipuin kontaketa eta collage tailerra izanen da 17:30etik 19:00etara Lesakako liburutegian, Amaia Egidazuren eskutik.
Labiaga Ikastolak antolatuta, 'Aita Mari' dokumentalaren emanaldia izanen dute ortziralean 19:00etan Berako Kultur Etxean. Dokumentalaren ondotik, Harrera Sarea elkartekoen hitzaldia ere izanen da. Sarrera doakoa izanen da, baina, emanaldian borondatea bilduko dute Irungo Harrera Sarearentzat. Dokumentala gaztelaniaz izanen da.
Energia Berriztagarrien Komunitatea sortzeko bidea abiatu du Leitzako herritar talde batek, Leitzako Udalaren eta Goiener kooperatibaren laguntzarekin. Herrian dauden baliabide energetikoak aztertu, beharrak identifikatu eta epe motz, ertain eta luzerako helburuak finkatzeko, ostiralean aurkezpen irekia eginen dute Herri Aretoan.
Ramon Zabalegi artista irundarraren lanak ikusgai daude Berako Labiaga Ikastolako Areto Nagusian. 'Akatsa da bidea, baina bada biderik gabeko akatsik ere' izena du erakusketak, eta larunbatean ireki eta ekainaren 5a bitartean egonen da ikusgai larunbatetan eta igandetan 16:00etatik 20:00etara.
Bertsoak apirilaren 25etik maiatzaren 6ra aurkezten ahal dira
Etxepare sariketako lanak ikusgai izanen dira apirilaren 25etik maiatzaren 6ra liburutegian
Lanak maiatzaren 27ko 13:30 arte jasoko dira, Herriko Etxeko bulegoetan, eta irabazlea lehenengoz bozketa bidez erabakiko da.
Igantziko udalak antolatuta, sendabelarren inguruko ikastaroa eginen dute maiatzeko bortz igandetan Igantzin. Jakinduria tradizionaletik abiatuz, inguruko sendabelarrak ezagutu, bildu, eta horiekin ukendu, enplaste, olio edota kremak egiten ikasiko dute, eta sendabelar bakoitzaren erabilera ezagutuko dute.
Ekainaren 30ean 20 urte beteko ditu Etxalarko Kultur Etxeak, eta urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatuko dituzte datozen hilabetetan, tartean logo berria aukeratzeko diseinu lehiaketa. Ekainaren 16an bukatuko da lanak aurkezteko epea.
Maiatzaren 29ra bitarte ikus daitezke margolanak, urririk
Ostiral gauean mus txapelketa jokatuko dute Zubiondon eta larunbat eguerdiko txupinazoaren ondotik, bertsoak eta auzo afaria izanen dute