'Urak aske' dokumentalaren emanaldia izanen dute ostiralean, apirilaren 29a, 18:30ean Goizuetako Udaletxeko ganbaran. Dokumentalak Artikutzako Enobietako urtegiaren hustea kontatzen du, eta Bego Zubiak zuzendu du.
Aiora Jaka itzultzaileak 'Nirliit' liburua aurkeztuko du Erratzuko Lixutegian ortzegunean, apirilaren 28an, 19:00etan Erratzuko Lixutegian. Ekitaldia Literatura Geraldiak programaren barrenean antolatu dute eta nahi duten herritarrek hartzen ahal duten parte. Aurkezpenera bertaratzeko ez da derrigorrezkoa aitzinetik liburua irakurria izatea.
Delirium Tremens talde historikoak kontzertua eskainiko du gaur Arantzako Aterpean 22:00etan. 30 urtez musika utzita egon ondotik, iazko azaroan jakinarazi zuen taldeak oholtzetara itzultzeko asmoa zutela. Maiatzean kaleratuko dute disko berria, eta kontzertu «erraldoia» eskainiko dute Barakaldoko BEC erakustazokan. Horren aitzinetik, gaur Arantzan aditzeko aukera izanen da.
Ramon Zabalegi artista irundarraren lanak ikusgai daude Berako Labiaga Ikastolako Areto Nagusian. 'Akatsa da bidea, baina bada biderik gabeko akatsik ere' izena du erakusketak, eta larunbatean ireki eta ekainaren 5a bitartean egonen da ikusgai larunbatetan eta igandetan 16:00etatik 20:00etara.
Bertsoak apirilaren 25etik maiatzaren 6ra aurkezten ahal dira
Etxepare sariketako lanak ikusgai izanen dira apirilaren 25etik maiatzaren 6ra liburutegian
Lanak maiatzaren 27ko 13:30 arte jasoko dira, Herriko Etxeko bulegoetan, eta irabazlea lehenengoz bozketa bidez erabakiko da.