Arkupeak elkarteak ikastaroa antolatu du Beran heldu den asteazkenean, apirilaren 27an. Ikastaroa 16:00etatik 19:0ak arte izanen da, Beralandetan. Kutxazainak nola erabili, eta Ruralvia (Rural Kutxaren online programa) erabiltzen erakutsiko dute. Ikastaroa doan izanen da, eta apuntatzeko 948 450 878 telefono zenbakira deitu behar da.
Literatura geraldiak programaren barrenean, 'Nola iruzkindu liburu bat?' ikastaroa izanen dute asteazkenean Leitzan. Ibon Egaña literatura kritikariak eskainiko du ikastaroa apirilaren 27an 18:30ean Leitzako liburutegian. Izena emateko biblioteca.leitza@cfnavarra.es helbidera mezu bat bidali behar da.
Apirilaren 27an, heldu den asteazkenean izanen da hitzaldia Lesakako Arrano ostatuan 19:30ean.
Ramon Zabalegi artista irundarraren lanak ikusgai daude Berako Labiaga Ikastolako Areto Nagusian. 'Akatsa da bidea, baina bada biderik gabeko akatsik ere' izena du erakusketak, eta larunbatean ireki eta ekainaren 5a bitartean egonen da ikusgai larunbatetan eta igandetan 16:00etatik 20:00etara.
Bertsoak apirilaren 25etik maiatzaren 6ra aurkezten ahal dira
Etxepare sariketako lanak ikusgai izanen dira apirilaren 25etik maiatzaren 6ra liburutegian