Hurih bikoteak kontzertua emanen du 12:30ean Beheko Plazan
La enana naranja konpainiak 'Kontu kantari' haurrentzako ikuskizuna eskainiko du Beran larunbatean. 17:00etan izango da emanaldia, eta sarrerak aitzinetik salgai daude lau euroan Agara prentsan.
20:00etan hasiko da herriko kontseiluak antolatutako kontzertua Larreko kultur gunean
Azken hilabetetan ez da musika kontzerturik izan Berako Kataku ostatuan, baina larunbat honetan berriz ere zuzeneko musika itzuliko da bertara. Inoren ero ni musika talde gipuzkoarrak kontzertua eskainiko du 20:00etan. Sarrera doakoa izanen da.
Ohiko ospakizunekin batera, ortziralean haurrentzako ekitaldiak eta larunbatean rock kalejira izanen dira eta plaza inguruan karroza motorizaturik ez ibiltzea eskatu du udalak. Joan den urteko geldialdiaren ondotik berriz ere inauteriak ospatzeko modua izanen da aurten Lesakan. Egitaraua ohiko inauterietara hurbilduko da, baina izanen dira berrikuntzak ere.
Ortzegun Gizenarekin hasi eta Astearte Inaute egunean bukatuko dira ospakizunak
Ortziralean auzoetako ibilbidea eginen dute gazteek eta larunbatean orga eta mozorroen desfilea
Larunbatean etxez etxeko eskea eginen dute gazteek eta igandean desfilea, auzia eta elkartasun bazkaria