Nafarroako Erresumaren inbasioa (1199-1200) hitzaldia emanen du Iñaki Lopez de Luzuriagak otsailaren 25ean, ortziralean 18:00etan Senpereko Amotzeko Larraldean. Lapurdi 1609 elkarteak antolatu duen solasaldirako sartzea urritik izanen da eta nahi duen ororentzat libre.
'Gaztik memorian bizirik' dinamikaren barrenean, 'Tortura: egia, justizia, aitortza' hitzaldia antolatu du Bortzirietako Ernaik biharko. Hitzaldia Berako Beralandetan izanen da 19:00etan, eta Izaskun Rekarte antropologoa eta Xotero Etxandi tortura pairatutako herritarra izanen dira hizlariak.
Ohiko ospakizunekin batera, ortziralean haurrentzako ekitaldiak eta larunbatean rock kalejira izanen dira eta plaza inguruan karroza motorizaturik ez ibiltzea eskatu du udalak. Joan den urteko geldialdiaren ondotik berriz ere inauteriak ospatzeko modua izanen da aurten Lesakan. Egitaraua ohiko inauterietara hurbilduko da, baina izanen dira berrikuntzak ere.
Ortzegun Gizenarekin hasi eta Astearte Inaute egunean bukatuko dira ospakizunak
Ortziralean auzoetako ibilbidea eginen dute gazteek eta larunbatean orga eta mozorroen desfilea