Larunbatean 19:00etan lehen deialdian eta 19:30ean bigarrenean Harriondoa kultur etxean
Labiaga ikastolako areto nagusian, urtarrilaren 22tik martxoaren 27ra Oaia Peruarena Telletxea margolari beratarraren lanak ikusgai izanen dira urtarrilaren 22tik martxoaren 27ra arte, biak barne, Labiaga ikastolaren areto nagusian. Larunbat eta igandetan, 16:00etatik 20:00etara irekiko dituzte aretoaren ateak.
Azken urteetan bezala, Arbolaren Eguna ospatzeko asmoa du aurten ere Beti Gazte elkarteak. Lesakako udalaren, Arcelor Mittal lantegiaren, Irain eskola publikoaren eta Tantirumairu ikastolaren laguntza du ekitaldi hau antolatzeko.
Ortziralean eskolako haurrekin zuhaitz landaketa eginen dute eta larunbatean, alde teorikoa eta praktikoa lantzeko ikastaroa. Ikastaroan parte hartzeko aitzinetik izena eman behar da.