Hiru antzezlan prestatu dituzte eta ortzegunean 15:30etik aitzinera herritarren aitzinean eginen dituzte.
Labiaga ikastolako areto nagusian, urtarrilaren 22tik martxoaren 27ra Oaia Peruarena Telletxea margolari beratarraren lanak ikusgai izanen dira urtarrilaren 22tik martxoaren 27ra arte, biak barne, Labiaga ikastolaren areto nagusian. Larunbat eta igandetan, 16:00etatik 20:00etara irekiko dituzte aretoaren ateak.
Azken urteetan bezala, Arbolaren Eguna ospatzeko asmoa du aurten ere Beti Gazte elkarteak. Lesakako udalaren, Arcelor Mittal lantegiaren, Irain eskola publikoaren eta Tantirumairu ikastolaren laguntza du ekitaldi hau antolatzeko.
HitzEkin lelopean eginen da 22. Korrika, eta martxoaren 31tik apirilaren 10era bitartean, Amurrio eta Donostia lotuko ditu euskararen aldeko lasterketa erraldoiak. Eskualdeko batzordeak ere lanean hasiak dira. Bortzirietan, adibidez, aste honetan eta hurrengoan 22. Korrikako materiala salgai paratuko dute.