Joan den astean Aresora egin zuen bisita liburutegi ibiltariak, eta bihar, otsailaren 10ean, Aranon eta Goizuetan izanen da. Goizuetan eginen du aurreneko geldialdia, 14:30etik 15:30era eta Aranon 16:00etatik 16:30era izanen da.
«Gurasoen eta seme-alaben arteko tratu onak eta haurren artekoak gurasoen kezka nagusienetarikoa» direla ikusita, Bhutan proiektuaren barruan, «kezka horri espazio bat» eman nahi izan dio Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, eta hala, Tratu onen kultura gurasogintzan izenburupean hitzaldia antolatu du. Parte hartzeko aurretik izena eman behar da.
Labiaga ikastolako areto nagusian, urtarrilaren 22tik martxoaren 27ra Oaia Peruarena Telletxea margolari beratarraren lanak ikusgai izanen dira urtarrilaren 22tik martxoaren 27ra arte, biak barne, Labiaga ikastolaren areto nagusian. Larunbat eta igandetan, 16:00etatik 20:00etara irekiko dituzte aretoaren ateak.