Irain eskolako eta Tantirumairu ikastolako guraso elkarteek antolatu dute igandean 17:00etan Harriondoan
Udalbiltzak sorturiko Geuretik sortuak egonaldi artistikoen barrenean hainbat sorkuntza lan sortu zituzten iaz Euskal Herriko hainbat sortzailek. Lan horien sormen prozesua bukatuta, orain, horien aurkezpenak egiten ari dira. Otsailean Beran eta Leitzan hiru proiektu aurkeztuko dituzte.
Igandean 18:30ean elizan hasiko da Errenteriako koralaren kontzertua
'Hotzikara, gozamen erotikoaren historia' ipuin kontaketa egingo du otsailaren 6an, igandea, Iruritako Gizarte Bilgunean 19:00etan. Ines Bengoak egingo du ipuin kontaketa, eta Iosu Lizarragak musikatuko du. 16 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago ikuskizuna.
Labiaga ikastolako areto nagusian, urtarrilaren 22tik martxoaren 27ra Oaia Peruarena Telletxea margolari beratarraren lanak ikusgai izanen dira urtarrilaren 22tik martxoaren 27ra arte, biak barne, Labiaga ikastolaren areto nagusian. Larunbat eta igandetan, 16:00etatik 20:00etara irekiko dituzte aretoaren ateak.
Otsaileko lehenbiziko eta hirugarren asteburuetan zinemak hartzen du Leitzako Herri Aretoko kultur programazioaren lekukoa, eta hala, asteburu honetan, otsailaren 5ean eta 6an, bi film pantailaratuko dituzte: Zutik eta Next door (La puerta del al lado).