Lesakako Beti Gazte elkarteak Mendaurrera mendi irteera antolatu du urtarrilaren 30ean. Igandean 07:30ean abiatuko dira kotxez Lesakako Plaza Zaharretik Sunbillara eta bortz ordu eta erdi inguruko ibilbidea osatuko dute.
Irain eskolako eta Tantirumairu ikastolako guraso elkarteek antolatu dute igandean 17:00etan Harriondoan
Labiaga ikastolako areto nagusian, urtarrilaren 22tik martxoaren 27ra Oaia Peruarena Telletxea margolari beratarraren lanak ikusgai izanen dira urtarrilaren 22tik martxoaren 27ra arte, biak barne, Labiaga ikastolaren areto nagusian. Larunbat eta igandetan, 16:00etatik 20:00etara irekiko dituzte aretoaren ateak.
Aldaketa eta murrizketa handiekin izanen bada ere, inauteriak ospatzeko erabakia hartu dute Aurtitz, Ituren eta Zubietan. Zubietako gazteek ilbeltzaren 15ean egindako bileran eerabaki zuten eta Iturengo batzordeak ere berdintsu jokatu du. Beraz, joare soinuak adituko dira berriz.
Maiatza | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 | 31 |