Larunbatean 10:00etatik 14:30era plaza inguruan Hilabetero bezala, hilaren azken larunbatean Merkatu ttikia eginen dute Lesakako Plaza Zaharra inguruan urtarrilaren 29ko goizean, 10:00etatik 14:30era. Lesakako Udalak komertzio, artisau eta ekoizleekin batera antolatutako ekimena da merkatua, eta segurtasun neurriak hartuta, bertako ekoizle eta produktuak ezagutzeko aukera ederra izanen da. Goiburua dioen bezala, «toki ttikietan gauza haundiak gertatzen direlako».
Lapurdi 1609 elkarteak antolatua, Julio Soto eta Amets Arzallus Larraldea baserrian izanen dira kantari larunbatean, urtarrilaren 29an, 17:00etan, krakada girotzeko. Sartzea eta krakada 7 euro/eusko gostako da, 16 urtetik beheitikoak urririk.
Hainbat musikari bilduko dira 17:30etik aitzinera Harriondoan.
Labiaga ikastolako areto nagusian, urtarrilaren 22tik martxoaren 27ra Oaia Peruarena Telletxea margolari beratarraren lanak ikusgai izanen dira urtarrilaren 22tik martxoaren 27ra arte, biak barne, Labiaga ikastolaren areto nagusian. Larunbat eta igandetan, 16:00etatik 20:00etara irekiko dituzte aretoaren ateak.
Aldaketa eta murrizketa handiekin izanen bada ere, inauteriak ospatzeko erabakia hartu dute Aurtitz, Ituren eta Zubietan. Zubietako gazteek ilbeltzaren 15ean egindako bileran eerabaki zuten eta Iturengo batzordeak ere berdintsu jokatu du. Beraz, joare soinuak adituko dira berriz.