Labiaga ikastolako areto nagusian, urtarrilaren 22tik martxoaren 27ra Oaia Peruarena Telletxea margolari beratarraren lanak ikusgai izanen dira urtarrilaren 22tik martxoaren 27ra arte, biak barne, Labiaga ikastolaren areto nagusian. Larunbat eta igandetan, 16:00etatik 20:00etara irekiko dituzte aretoaren ateak.
Asteazkenetik ortziralera ADONA Nafarroako Odol Emaileen Elkartearen unitate ibiltaria Elizondora hurbilduko da: asteazkenean eta ortzegunean 17:00etatik 20:30era eta ortziralean 09:30etik 13:00etara.